Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Donostia Klasikoa

2022/07/30 12:00 - 13:00

Donostiako Klasikoaren edizio berri batek Gipuzkoako lurralde historikoa zeharkatuko du. UCI ProTour proben barnean dago lasterketa eta 225 kilometroko ibilbidea izan ohi du.

 

Gaur egungo txirrindularirik onenak elkartuko dira berriro Donostiako Klasikoan. Izan ere, Frantziako Tourreko protagonistetako batzuek UCI Pro Tourreko proba horretan hartuko dute parte. Donostia Klasikoak ospe handia du nazioarte mailan eta milaka zaletu biltzen ditu errepide bazterrean.

 

Goizeko hamaika eta laurdenetan hasiko da proba eta mundu mailako txirrindulari onenek parte hartuko dute bertan. Gipuzkoako hiriburuan hasita, txirrindulariak ia probintzia osoa zeharkatzen dute eta hainbat portu igotzen dituzte: Udana, Meaka edo Azkarate, esaterako.

 

Mendate gogorrena helmugatik 30 kilometrora dagoen Jaizkibelgo gaina da. Lehen mailakoa da eta helmugatik hain gertu dagoenez, erabakigarria izan ohi da. Probaren amaiera Donostiako Boulevard zumardian izango da arratsaldeko bostak eta erdi inguruan.

Google Calendar-era gehitu

Kirola

Kirolak

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago