Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

"ERALDATU" erakusketa

2022/06/23

-

2022/07/20

Ekainak 23an Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean Ione Larrañaga ilustratzailearen “Eraldatu” izena duen erakusketa berria irekitzen da

"Erakusketa honetan, artistak azkeneko bi urteetan egin dituen ilustrazio aukeraketa bat aurkezten digu. Mostran hamasei obra ikusi daitezke, non artistak denbora, memoria eta aldaketaren inguruan lan eginez, Natura, flora eta fauna irudikatzen ditu, bizitza eta heriotzaren arteko etengabeko ziklo horretan." Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Erakusketa irekita egongo da Uztailak 20arte hurrengo ordutegiarekin:

Ekaina: Astelehenetik ostiralera 09:30tatik 13:30tara eta 15:00tatik 20:00tara.
Uztaila: astelehena, asteartea eta asteazkena 09:30tatik 13:30tara eta 17:00tatik 20:00tara. Ostegunak eta ostiralak 09:30tatik 13:30tara.
Ione Larrañaga (1993)

Antzuolan jaio nintzen, Euskal Herriko herri txiki batean. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Arte Ederretan graduatu nintzen eta, bertan ere, pinturan espezializatu. Geroago, Bristolen (UK) bizi nintzenean, marrazkia eta ilustrazioa interesatzen hasi zitzaizkidan, interes horiek Bartzelonara eraman ninduten, Elisava Unibertsitatean Ilustrazio eta Komiki masterra ikastera. Arlo desberdinetan lan egin ostean, gaur egun Ilustrazioa eta Muralismoan zentratu naiz, Freelance bezala dihardut nire jaioterritik.
Nire lan pertsonalean denbora, memoria eta aldaketaren inguruan lan egiten dut. Etengabeko aldaketa interesatzen zait, iragankorra eta ezegonkorra, denboraren kontzeptu erlatibo hori, zeinetan segundo bat eta ordu bat, etorkizuna, oraina, ukiezinak izan daitezkeen. Naturan bizitzen eta ikusten ditugun uneak betirako geratzen dira gure memorian. Ahaztu gabe denbora hasiera eta amaiera baten menpe dagoela. Horregatik, nire lanetan etengabe ikus dezakezu flora eta fauna nola irudikatzen ditudan bizitza eta heriotzaren etengabeko ziklo horretan. Natura deskribatu berri dudan bizitza ikuspegi horretara gerturatzeko modu bat da niretzat. Naturaren bitartez, gainera, norberaren buruarekin ditugun barne borroka existentzialak, baita lurrarekin eta gainerako gizakiekin ditugun harremak irudikatzen saiatzen naiz.

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Artea

Kultura

Zumarraga


Informazio gehiago