Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Aiguantulivin América 2, Goyo Jiménez

2022/07/06 20:00 - 21:00

Goyo Jiménezen bi ikuskizun desberdinetarako sarrerak erosteagatik %10eko deskontua egingo da, %20ekoa hiru ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan. Deskontuak ez dira bateragarriak.

"Goyo, noiz egingo dituzu amerikarrei buruzko bakarrizketa gehiago, noiz egingo dituzu amerikarrei buruzko bakarrizketa gehiago...?" urtez entzun ondoren, iritsi da, maiteok, denok zain zeudeten unea. Aiguantulivinamérica ikuskizuna estreinatu eta hamabost urtera, bakarrizketa sagarik ospetsuenaren bigarren atala iritsi da, badator... Aiguantulivinamérica 2.

Berriro datoz konparazioak, batetik Estatu Batuetako bizimodu sekulakoa eta bestetik espainiarren hainbestean –esan dezagun horrela– ez hain glamurosoa. Hemen ditugu berriro Mike, Joe, Susan, Timmy txikia eta beste pila bat pertsonaia berri, denak ere buru-belarri sarturik denok ezagutzen ditugun eta liluratzen gaituzten egoera aldrebes burugabeetan. Hemen dira berriz ere surrealismoa, aldrebeskeria, konplizitatea eta grazia gazia. Baina, batik bat, hemen da berriro Goyo Jiménez, afera amerikarretan berdinik ez duen aditu imitaezina. Bere lekurik gogokoenean, ausarten etxean, libertas delakoaren lurraldean. Galduko al duzu?

God bless you and bless America!

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Kultura

Donostia


Informazio gehiago