Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Andra Mari jaiak, Adunan

2022/08/11

-

2022/08/15

Adunako Andra Mari jaiak, herriko festa nagusiak.

Nekazal kutsua duen jaia, non ohizko ekintzez gain (Herri Kirolak, Dantzak, Bertsolariak, eta abar), gaztetxoen jokoak eta musika berbenak egoten diren. Festa hauetara ondoko herritarrak hurbiltzen dira.

Aipatzekoa da Oilasko Jokoa, non gazte batek bere begiak estalirik dituelarik eta musikaren doinuari jarraituz, kaxa baten sarturik eta burua kanpoan duen oilasko batengana hurbiltzen da, igitai kolpe batekin burua mozteko intentzioarekin.

Axeri-dantza Adunako ohitura eta tradiziorik zaharrenetako bat da, herriko festetan dantzatzen dena, abuztuaren 15ean. Urte batzuetan galdua izan zen arren, Andoaingo antzera dantzatzen da.

Google Calendar-era gehitu

Dantza

Musika

Haurra

Festa

Jaialdia

Kultura

Turismoa

Aduna


Informazio gehiago