Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Labo XL 2022 Jaialdia

2022/10/18

-

2022/10/22

LABO proiektua 2017ko irailean jaio zen NODE konpainiaren eskutik. Espazio irekiak sortzea du helburu, proposamen eszeniko desberdinak antzeztu ahal izateko. Artistek, publikoak eta kultur eragileek elkarri eskua emateko lekua. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL (jaialdia).

Urte nahasi eta ezegonkor hauen ondoren, positibotasunez, alaitasunez eta energiaz ongietorria ematen diogu LABO XLri. Aurten, urdin kolorea aukeratu dugu. Baretasuna bilatzen dugulako, hainbeste behar den egonkortasuna, ekaitzaren ondorengo lasaitasuna. Oinak lurrean jarri eta zeru urdinera begiratu nahi dugu, eta horrek sortzen duen bakea jaso. Egin dezagun dantzaren, antzerkiaren eta performancearen alde.

Sistemak erne eta tinko egotea eskatzen digu, jarrera estoiko eta solemnearekin. Oihana Vesgaren irudia, aurtengo karteleko protagonista eta tradizioa denez jaialdia irekiko duen artista, biderkatuta dago eta gure komunitatea irudikatzen du. Ez bakarrik artista indibiduo gisa, baizik eta arte eszenikoen sektore osoaren ordezkari bezala. Eszenatokira irten aurreko une hori ere erakusten digu. Gure lana defendatu aurreko lasaitasun faltsu hori. Gure sektorearen etengabeko borroka eta kemena sinbolizatuz.

Jaialdia are gehiago sendotzeko eta arte performatiboen erreferente bihurtzeko lan egiten dugu. Aurten, «Sare» hitzak inoiz baino protagonismo handiagoa du. Dantzagunea edo Atzegi bezalako ohiko kolaboratzaile finkatuez gain, zubiak sortu ditugu Circula! (Dantzaren sektoreko profesionalen mugikortasuna errazten duen estatuko programa) edo Caceresko DZM dantza-jaialdiarekin. Ohiko espazio eszenikoei beste berri batzuk gehitu dizkiegu: Convent Gardeneko La Criptaren itzulera (lehen urtean bezala) eta Victoria Eugenia Club. Gainera, lanerako espazio berriak gehitu ditugu LABO familiara aurten: Tabakalerako dantzarako Platoa eta Sortzaileen Gunea. Ongi etorri!

Datu nabarmenak:
– Guztira 17 dantza eta performance ikuskizun ditugu ikusgai (tokiko eta estatuko konpainiak), pieza birtual bat, 2 lantegi, liburu-aurkezpen bat, 2 topaketa profesional, eta DJ sesio bat ere!
– Estatu mailako 4 estreinaldi absolutu izango ditugu.
– LABO XLren eszenatokietatik igaroko diren 31 antzezletatik 18 emakumeak izango dira (18 emakume eta 13 gizon). – Aurkezten diren 17 piezetatik 10 emakumeek sortu dituzte.

Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako ekintzeentzat izan-emateak zabalik daude. Lantalde aparta dugu aurten ere zuen zai. Ilusioz, pozik, energiaz eta gogor egiten diogu aurre bizitzari. LABO XL badator! Goazen!

Google Calendar-era gehitu

Antzerkia

Konferentzia

Jaialdia

Kultura

Donostia


Informazio gehiago