Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa: "Luis Gasca, cómic y cine"

2022/09/08

-

2022/11/08

Irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema. Luis Gasca, cómic y cine erakusketa ikus daiteke Okendo K.E.n., Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatutakoa eta Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Kulturarekin lankidetzan antolatu eta ekoitzitakoa, Donostiako Zinemaldiaren parte-hartzearekin.

Luis Gascaren irudia omentzen duen erakusketak, eta obra grafiko eta komikiari eskainitako zati batez eta zinemari eskainitako beste batez osatua dago. Ikusgai dauden pieza eta argazkien artean, badaude Gascaren alabetako baten bilduma pribatuko batzuk, komisarioetako baten bilduma partikularreko beste batzuk eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko ondare-bildumetako batzuk ere.

Erakusketak, azaroaren 8ra arte zabalik dagoena, komikiaren iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen du, bere adierazpen anitzen bidez eta beste sorkuntza modu batzuekin duen harremanaren bidez, hala nola zinearekin eta literaturarekin. Bi hilabete hauetan zehar, gainera, komiki eta sorkuntza grafikoaren munduko hainbat aditurekin hiru topaketa egingo dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, 17: 00etan.

- Irailaren 28an Laura Pérez + Dario Adanti

- Urriak 5, Fermin Solis + Paul Urkijo

- Urriak 27, Stephan Levallois.

Erakusketari eta agenda hedatuari buruzko informazio guztia, bai eta argazki-lanen eranskin bat ere, zeina online soilik eskuratu ahal izango baita, esteka honetan eskuratu ahal izango da: https://www.gipuzkoa.eus/kmk/luis-gasca /

Erakusketaren ardatzak uztartuz, fonotekako sarreran bildutako komiki eta eleberri grafikoetan oinarritutako filmen sorta bat prestatu dugu Liburutegian, esteka honetan ere eskuragarri dagoena: Luis_Gasca

Iturria: gipuzkoakultura.eus

LABURREAN
MOTAErakusketa
DATA2022(e)ko irailaren 8(e)tik 2022(e)ko azaroaren 8(e)ra
LEKUAOkendo Kultur Etxea
DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
Donostia-San Sebastián
ZENBATEKOADoan
WEBOkendo Kultur Etxea
NON

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Artea

Kultura

Donostia


Informazio gehiago