Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Bisita gidatuak Gordailuan

2022/09/02

-

2022/12/16

2022ko azken lauhilekoan Gordailuak jarraitzen du bisita gidatu presentzialak eskaintzen.

Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak dira, doan, bisitariek bertatik bertara ezagut dezaten nola biltzen eta zaintzen diren Gordailuko ondare-bildumak. Helburu nagusia, bada, eraikina, instalazioak eta ondarearen balioa agerrarazteko funtzioak erakustea da, bisitaren atal labur batean gai zehatz bat jorratzen den arren. Izan ere, Gordailua oso handia da, denetariko ondarea dago eta askotariko lanak egiten dira; beraz, ezin dena bisita bakar batean ezagutu. Horregatik, bisita bakoitzean gaia aldatuta, bisitariak beste behin etortzera gonbidatzen ditugu.

Bisitaldi orokorrak ostiraletan antolatzen dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:15ean euskaraz. Antolatutako taldeentzat ere bisitak eskaintzen dira: ikasleak, kultur elkarteak, euskaltegiak... Frantsesez ere bai, aldez aurretik osatutako talde batek berariaz eskatzen baldin badu. Talde espezifikoetarako bisiten eguna eta ordua talde bakoitzaren eta Gordailuaren artean adostuta finkatzen dira, publiko orokorrarentzako bisitetatik at.

Osasun-egoera orokorrak hobera egin badu ere, segurtasun-neurriak errespetatzea gomendatzen dugu biziki.
 
Bisitetan beti aldez aurretik izena eman behar da: gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 555 520 telefonora deituta.

Izena eman ondoren edozergatik etortzerik ez baduzu edo berandu bazabiltz, mesedez, lehenbailehen jakinarazi goian adierazitako telefonora deituta,

2022ko 3. lauhileko programa

Irailak 2: Elkano eta XVI. mendeko euskaldunak: itsasoaz bizi
Irailak 30: Erakusketa badator: nola prestatu piezak ateratzeko?
Urriak 7: Gordailua: iraun eta iraunarazi (Ondarearen Europako Jardunaldiak)
Urriak 21 Gordailua, energia, indarberriturik (Ondarearen Europako Jardunaldiak)
Urriak 28 Joan zen uda eta negua heldu da
Azaroak 11: Arkeologia ospitalean: nola sendotu ondarea
Azaroak 25: Iruleak eta gobaraginak Gordailuan
Abenduak 2: Euskararen Eguna, egunero (hizkuntza, ondare)
Abenduak 16: Hamaika ate, leihorik batere: klimatizazioa

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

~Bestelakoak

Kultura

Turismoa

Irun


Informazio gehiago