Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

50 Gipuzkoa Nazioarteko trofeoa

2023/02/10 19:00 - 20:00

André Boto argazkilari portugaldarra izan da Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoaren 50.edizioaren irabazlea The false illusion argazkiarekin. 38 herrialde desberdinetako 242 argazkilarik parte hartu dute 2022ko lehiaketan eta 2561 lanen artean egin behar izan dute aukeraketa Mamen Marí, Manu Barreiro eta Isabel Díez epaimahaikideek.

Sari banaketan Nestor Basterretxeak sortutako Gipuzkoa garaikurra jasoko du André Botok.

Rocaverde markesa saria ere banatuko zaio Imanol Zubiaurre argazkilari beasaindarrari, euskal egilerik onenaren saria, alegia.

Otsailaren 3tik 23ra Gipuzkoako argazkilari elkartearen egoitzan ikusgai izango dira saritutako argazki batzuk.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

~Bestelakoak

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago