Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Morirse en La Concha (Señor Verde + Kike Infame)

2023/05/31

-

2023/06/16

Morirse en La Concha fanzineari buruzko erakusketa.

Ekainaren 1ean Kike Infame eta Señor Verdek dinamizatutako mahai-ingurua eta Tony Montana & Pavlyuchenkoren kontzertua izango dira. Erakusketaren irekiera 18:30etan abiatuko da eta mahai-ingurua 19:00etan hasiko da. Sortzaile hauek ere hartuko dute parte ekitaldian: Maite Caballero, Josean Olabe, Asier Iturralde eta Dani Rubiales.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen zuzendari den Josemi Beltranek zera dio fanzineari buruz:

"Spoiler: V. Mundu Gerra eta VI. Karlistadako Donostian ez dago turistarik. Honekin lasaitzen bazarete, gutxirekin konformatzen zaretelaren seinale. Bestela ere, baditugu gargantua pandemia, saripeko-ehiztariak, Froilan bat eta Xenobotak. Are gehiago, Piraten Abordaia oraindik ospatzen ari da (aldaketa batzuekin, jakina). Kike Infamek eta Sr. Verdek berriro harrapatu dute Leire Riscal eta bere adiskideen abenturen “jaibusa”, eta, hala, adimen fin batekin eta pop kulturaz blai, edozein fikziotan gehien gorroto dudana irauliko dute, hau da, topiko lokalistak. Jende horrek haratago begiratzen du, eta bere saga barrokoak harritzeko gaitasunari eusten dio. Bisitatuko nuke nik ba, Igeldoko base sekretu hori..."

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago