Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Azoka solidarioa: Jarri beste bat! (Hitzetatik - Ekintzetara)

2023/06/10 00:00 - 23:59

Ekainaren 10ean Tolosan produktu freskoen Azoka Solidarioa egingo da. Egun horretan eta aurreko egunetan, hainbat ekimen antolatuko dira Tolosaldean egoera zaurgarrian dauden 100 famili onuradunen elikadura egokia bermatzeko.

Ekarpena egiteko aukera desberdinak daude: aldez aurretik herriko saltokietan bonu bat edota hainbat produktu erosita, edo egunean bertan 9:00-14:30ak artean Triangulora hurbildu eta zure ekarpena egitea. Honez gain, ekainaren 10ean antolatuko diren ekimen desberdinetan parte hartu daiteke (Pobreziaren haur eta gazteen begiradak (Marrazkien eta esaldien erakusketa), kaleko animazioa, haurrentzat elikadura osasuntsuaren tailerra, pintxo solidarioen eskaintza edota errezeten txokoa). Azkenik, ekimenaren antolakuntzan lagunduz ere inplikatzeko aukera dago, aurreko prestakuntzan edota egunean bertan. Egin klik!

Google Calendar-era gehitu

Azoka

Gizarte Politika

Tolosa


Informazio gehiago