Eduki publikatzailea

Hitzaldia. La IA en la Torre de Babel, Aitor Soroa

2025/11/11 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia, "Ateneoa: egungo munduaren erronkak" zikloaren barruan:

La IA en la Torre de Babel

Hitzaldi honetan adimen artifizial sortzaileari buruz hitz egingo dugu, hizkuntza ereduetan arreta jarriz (ChatGPT, Gemini, etab.). Hasteko, zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko dugu, eta dituzten arazoei helduko diegu, hala nola haluzinazioei eta abarri.

Gero, baliabide gutxiko hizkuntzetarako, gaur egun hitz egiten diren hizkuntza gehienetarako, hizkuntza ereduak garatzeko erronkak eztabaidatuko ditugu.

Azkenik, HiTZ ikerketa zentroan Latxaren inguruan egiten ari garen lanarekin amaituko dugu. Latxa hizkuntza ereduen familia bat da, euskaran eta bere kulturan espezializatua.

Partaidea: Aitor Soroa.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK