Ekitaldia
Jardunaldia. Gazte migratzaileak: kontranarratibarako tresnak
2025/11/26 11:00 - 13:00
Harresiak Apurtuz-Migrazionen Euskal Koordinakundeak antolatutako jardunaldia:
Gazte migratzaileak: kontranarratibarako tresnak
Harresiak Apurtuz-ek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera “Kontranarratibarako tresnak” izeneko gazte migratzaileei buruzko jardunaldira. Harresiak Apurtuzeko Gazte Batzordearen lanaren esparruan, taldeak sortutako kasuistikaren eta posizionamenduaren berrikuspenak begirada eta ikuspegi berriak azaleratu ditu, eta ikuspegi horiek ezinbestean jorratu behar dira, baldin eta gazteriaren kontzeptu askotariko eta zabal bati erantzun nahi badiogu eta gazteen beharrei modu integralean erantzun nahi badiegu.
11.00 Irekiera. Naiara Vink.
11.10 Harresiak Apurtuzen gazte batzordea. Naiara Vink eta Nerea
Layna.
11.30 “Kontranarratiborako tresnak” hausnarketa.
Leire Tejada.
12.15 Eztabaida bertaratuekin eta amaiera. Leire Tejada eta Naiara Vink.
Partaideak: Naiara Vink, Nerea Layna, Leire Tejada.
(Hizkuntza: euskera, gaztelania)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK