Ekitaldia
Emanaldia. Kantuez, kontuez urtea bota! Andoni Salamero, Aitor Furundarena
03/12/2025 19:00 - 20:30
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia:
Kantuez, kontuez urtea bota!
“Ginelako gara” hainbat aldiz entzun izan dugun esakun hau, zinez, zinezkoa den esapide jatorra da. Bistan da, gure asabek egin zuteneraren lotura zuzena garela gu, haiek erakutsi izan zizkiguten sakonen emaitza zuzen eta zintzoa.
Oraingo honetan, hori egitera goaz, gure iraganari, baserritarrek egindako beren jardute langile eta apalari, begiradatxo bat ematera, egin duten on guztiari merezitako aintzatespen justua era jatorrean egitera.
Emanaldi honetan, hamabi zatiz osaturiko gidoian, hamabi hilabetetan zehar, etnografía bera aintzat hartuz -baserritarren ohiturak, tradizioak, euskara, ingurugiroa, natura…- ibilaldi musikal zein erakargarrian murgilduko gara baserritarrek aintzat hartzen zutena eta egun hartuko luketena ezagutuz.
Partaideak: Andoni Salamero, olerkaria; Aitor Furundarena, soinu-handia.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK