Ekitaldia
IKUSKA
14/11/2025
-22/11/2025
IKUSKA Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakusketak 27. edizioa beteko du aurten. Azaroaren 14tik 22ra bitartean, askotariko programazioa eskainiko da: 67 film labur proiektatuko dira. Erakusketa Pasaiako Udalak eta Trintxer Kulturala elkarteak antolatzen dute, eta hainbat herrialdetako zinemagileek parte hartzen dute, hala nola: Frantzia, Belgika, AEB, Bolivia, Brasil, Erresuma Batua, Txile eta Portugal.
