Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Mariaren Bihotza Abesbatza: 60º aniversario. In Memoriam

2022/05/29 19:00 - 20:00

Mariaren Bihotza Abesbatzako kantari eta kantari ohiak.


Orfeoi Txiki
Donostiako Txistulari Taldea
Abesbatzako zuzendari ohiak: Miren Urbieta-Vega, Saioa Zuaznabar, Francisco José Ríos López
Bakarlariak: Miren Urbieta-Vega, Haizea Muñoz, Oihana Regüela, Aitor Kamiruaga
Orfeoi Txiki Abesbatzako haurren zuzendaria: Klara Mendizabal
Organo jotzailea: Gerardo Rifón
Txistulari Taldeko zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena
Zuzendari artistiko orokorra: Alain Ayerdi Gurpegi

In Memoriam: Aita Antxon Sierra, cmf.

Esku programa

1962an, Kongregazio Klaretarrak, Aita Antxon Sierraren eskutik, Mariaren Bihotza Abesbatza eta Eskolania sortu zuen. Talde honi esker, 60 urteko historian zehar, Donostiako ehunka haur, gazte eta helduk Mariaren Bihotzaren musika-notak eta balioak partekatu dituzte. Abesbatzak, bere historian zehar, bere balioa erakutsi du goi mailako musikagileen programekin irabazitako sarien bidez. Ekitaldi honetan gurekin izango dira: Mariaren Bihotzan sortu diren bakarlariak, orkestra eta koru zuzendariak, Donostiako Txistulari Banda, gurekin hainbeste partekatu duen Jose Ignazio Ansorenaren eskutik eta Gerardo Rifón, organista eta Aita Sierraren ikasle bikaina. Hori guztiagatik, 60. urteurren honetan, garenaren muina jaso eta erakustea erabaki dugu, egungo ahotsak eta izandakoak elkartuz. Orfeoi Txikiaz gozatuko dugu Mariaren Bihotza Eskolaniaren ordezkari gisa. Guzti hau, urteurren berezi honen mailari dagokion programa batekin, Alain Ayerdi Gurpegiren eskutik gozatu ahal izango dugu.

Antolatzailea: Mariaren Bihotza Abesbatza

Google Calendar-era gehitu

Musika

Kultura

Donostia


Informazio gehiago