Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

EXPOSICIÓN FOTOGRÁFICA "AFROTOPÍA"

2022/04/01

-

2022/06/26

Erakusketa hau Donostiako Giza Eskubideen XIX. Zinemaldiaren parte da.

Hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru Acerca (AECID) tailerretan (Dakarren, Senegal; Niameyn, Niger; eta Bamako, Mali) diseinatu eta emandako lanen aukeraketa biltzen du Afrotopía erakusketa kolektiboak.

Erakusketa osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari, iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen dute.

Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako terminoaren izena hartzen du: Afrotopía. Afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat planteatzen du Sarr-ek liburuan: deskolonizazio mentalaren alde eginez eta utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Kultura

Donostia


Informazio gehiago