Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

CIMASUB (ZARAUTZ) - ITSASPEKO ZINEMA ZIKLOA

2022/06/01

-

2022/06/15

Lehiaketan zehar hainbat ekitaldi burutuko dira eta beti bezala sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (Ez da aurrez gonbidapenik eskuratu behar). 1, 8, 15n arratsaldeko 19:00etan aurtengo ediziorako aurkeztu diren film labur eta dokumental onenak proiektatuko dira MODELO Aretoan. Ekainaren 1an, eguerdiko 9:30 eta 10:45etan Txikizikloa egingo da MODELO Aretoan. Eta argazki erakusketa otsailaren 1tik 15era egongo da zabalik MERKATUAn.

Pandemiak eragin dituen konplikazioak gaindituta, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa baterako, CIMASUB izenarekin ezagutzen dena,  oso balorazio positiboa egin dezakegu azken urte hauetan  aurreikuspen guztiak gainditzen baititu, bertaratutakoei, kritikoei eta aurkeztutako lanei dagokienez. Lehiaketa hau inoiz baino sasoikoagoa dago, aurreko edizioetan lortu ez zituen zifrak erakusten dituelako.  Hala nola, Gipuzkoan zehar urtean zehar egindako biraren ondoren, Irun, Lasarte-Oria, Hondarribia, Errenteria, Zarautz, Deba, Ondarroa, Zumaia, eta Eibar bezalako herriak bisitatuz, eta  jakina, azaroaren 15etik 20ra bitartean Donostian egingo den 45. edizioa.

Proiekzioak

Beti bezala sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (Ez da aurrez gonbidapenik eskuratu behar). Ekainaren 1, 8 eta 15ko emanaldietan 27 film labur eta 3 dokumental eskainiko dira. Alde batetik,  iraganera  bidaia bat egingo dugu gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Bestalde, Kantauri itsasorik basatiena eta Kanariar Uharteetako Mantelinen babeslekua ezagutuko ditugu. Eta gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarrienak gozatuko ditugu, eta Indonesiako uretan murgilduko gara.

Alde batetik, gero eta gehiagotan ematen diren gizakiaren baldarkeriak eragindako errealitate gordinaren salaketak ditugu, ekosistema osoak kaltetzen eta mintzen dituztenak eta biodibertsitatea kanporatzen edo desagerrarazten dutenak. Horrekin batera, arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapen jasangaitzarekin lortzen dugun gaur eguneko ogia eta etorkizunerako goseak, hurrengo belaunaldien etorkizuna mehatxatzen dutenak.  Bestetik, argiaren eta kolorearen ikuspegi baikor eta itxaropentsua daukagu, oraindik planetako leku batzuetan aurki daitezkeen unibertso harrigarriak, bizitza basatiaren garapenerako oraindik osasuntsuak direnak. Askotan, hain txiki eta ñimiño, non begi gehienentzat ezkutaturik egoten baita, eta beste batzuetan, handikiro eta izugarri eder, urdin amaigabearen gainetik hegan, bere edertasun delikatua ikusten duen oro maiteminduz eta liluratuz.

Dualtasun horrek erakusten digu CIMASUBen biltzen den talentu izugarria. Urpeko korronte bat, Urdina maitatzen duten bihotzetan taupadaka dabilena planetako itsaso guztietatik zehar, Ozeano Baretik Kantauri itsasora, Mediterraneotik Beltzera, eta Iparraldetik Baltikora.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.cimasub.com webgunean argitaratutako programa bisitatzea gomendatzen da.

Argazki erakusketa

Aurtengo CIMASUBri aurkeztutako argazki onenen erakusketa zabalik izango dugu MERKATUAn ekainaren 1tik 15era, igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta asteazkenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara.

24 argazki zabalduek munduko itsaspeko hondoetan zehar eramango gaituzte. Espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigute, gutxitan ikusten diren egoeretan. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna, erakusketa berean.

Itsaspeko Txikizikloa ikastetxeentzat

Ekainaren 1an, 10:00etan, MODELO Aretoan. 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoentzat gomendatua.

Lehiaketako zutabe garrantzitsu bat haurrentzako ITSASPEKO TXIKIZICLOA da. Zalantzarik gabe erronka zaila utziko diegu eta sentsibilizazio aldaketaren eragile indartsuak bihurtu behar ditugu, gure azken itxaropena direlako. Itsaspeko mundu liluragarri eta zoragarri hau ezagutu ahal izango dute honetarako.

Aldez aurretik, material didaktikoa eman zaie parte hartzen duten ikastetxeei, beraien klaseetan lan bat egin dezaten ekitaldira joan aurretik. Proposamen oso zehatz bat eman zaie irakasleei, garatu beharreko jarduerak eta orientabide metodologikoak jasotzen dituena, ikus-entzunezko materialarekin lagunduta. Proposamen hori ikasgelan garatu ahal izango dute.

Helburua da ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri eta arduratsuko jarrerak garatzea, eta ingurune hurbila errespetatzea eta zaintzea, kudeaketan arduraz parte hartzeko. Norberaren erantzukizuna lantzea eta planetak gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko erabakiak hartzea. Erabaki pertsonalak eta kolektiboak hartzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta.

Proiekzioak, hitzaldia eta oparien zozketa:

Itsaspeko TXIKIKIZIKLOAREN helburua itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea da. Horretarako, ordubeteko saio batean honako eduki hauek eskaintzen ditugu:

Itsasoaren egungo egoerarekin eta hura babesteko nola jokatu behar dugun azaltzen duten film laburrak proiektatzea. Helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta errespetatzen eta zaintzen irakastea da.
Klima-aldaketaren arazoari buruzko hitzaldia, eta, batez ere, hain egoera larria konpontzeko eskura ditugun konponbideei buruzkoa. Aquarium Donostia, Gaea Elkartea eta Mater Museo ekoaktiboko itsas eta urpeko profesionalek aurkeztuta.
Iturria: subacuaticasrealsociedad.com

LABURREAN
MOTAJaialdia
DATA2022(e)ko ekainaren 1(e)tik 2022(e)ko ekainaren 15(e)ra
ORDUTEGIA19:00 - 20:30
LEKUAModelo Aretoa
Zigordia, 2
Zarautz
ZENBATEKOADoan
HIZKUNTZAElebietan
WEBModelo Aretoa
INFO GEHIAGO
Cimasub (Zarautz) - Itsaspeko Zinema Zikloa egitaraua (pdf)
NON

 

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Kultura

Ingurumena

Zarautz


Informazio gehiago