Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Aiguantulivin América 1, Goyo Jiménez

2022/07/04 20:00 - 21:00

Goyo Jiménezen bi ikuskizun desberdinetarako sarrerak erosteagatik %10eko deskontua egingo da, %20ekoa hiru ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan. Deskontuak ez dira bateragarriak.

"Gaur bezalako egun batean, duela urte asko, agertoki batera igo nintzen eta gure bizitzak amerikarrenekin edo, behintzat, filmetan eta telesailetan ikusten genituen amerikarrenekin alderatzeko erretolika horrekin hasi nintzaien ikusleei. Gau hartatik aurrera, lagun batzuei tabernan piztutako burutazio puntual bat zen hura handituz eta neurrigabetuz joan zen, gure herrian eta inguru gaztelaniadun osoan ere ezagun eta izugarri aberats egin ninduen arrakasta itzeleko show bihurtu arte.

Gaur, artxibotik berreskuratua, berritua eta eguneratua, gustu eta harrotasun handiz aurkeztu nahi dut berriro zuen begien, belarrien eta usaimenen beren ere aurrean. Espero dut gozatzea, nik gozatu dudan, gozatzen dudan eta gozatuko dudan bezala. Eskerrik asko, nolanahi ere, aldez aurretik. Eta gogoratu Amerikan ez dela horrelakorik gertatzen".

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Kultura

Donostia


Informazio gehiago