Ekitaldia
Iturritik Dantza Jaialdia 2022
2022/10/17
-2022/10/23
Iturritik Jaialdia urriaren 18tik 23ra antolatuko da. Guztira, 5 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.
Juan Antonio Urbeltz eta Argia Dantzari Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Danza eta Bilaka Kolektiboa izango dira lehenengo jaialdi honen protagonistak, Victoria Eugenia Antozkian eta Egiako Gazteszenan arituko direnak. Gainera, Malandain Ballet Biarritz -ek kaleko ikuskizuna aurkeztuko du, Okendo plazan, jaialdiko hiru egunetan, Claude Iruretagoyena eta Jon Maya Sein-en eskutik.