Ekitaldia
Musikegunak 2022: Arrasateko Txorbela Abesbatza
2022/11/27 19:00 - 20:00
Arrasateko Txorbela Abesbatzaren emanaldia, organoarekin.
Zuzendaria: Xabier Barriola.
Organista : Aitor Olea.
Txorbela otxotea 2008ko udazkenean sortu zen, Gipuzkoako Arrasate
herrian. Zaletasun berak batzen zuen lagun talde batek sortu zuen,
musikaz gozatzeko asmoz. Helburu batek elkartu
zituen: gure
kultur ondasunaren zati diren herri-kantak berreskuratzea, ahaztuta
gelditu direnak, udazkenean orbela edo txorbela lurrean zabalduta
egon
ohi den moduan. Hortik datorkio izena taldeari.
Txorbelak emanaldi asko eskaini
ditu: bai Euskal Herrian, eta
baita penintsulan edota hemendik kanpo. Errepertorio zabala eta
aberatsa du eta polifonian eta folklorean oinarritzen dira, bereziki
euskal musika landuz.
Honez gain, duela berrogeita
hamar urte Arrasaten ospatu
zen otxoteen lehiaketa gogora ekarriz azken urte hauetan Txorbelak
otxoteen topaketa bat antolatzen du, talde onenen parte hartzearekin.
2019an Mikel Arregik zuzendaritza utzi ondoren, Xabier
Barriolak hartu dio lekukoa, Txorbela garai berri baten atarian kokatuz.