Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

TALKs Etorkizunaz solasean

2022/11/28 18:30 - 20:30

Aurretiaz izena eman behar da.

Automobilaren merkatuak aldaketa eta ziurgabetasun garaia bizi du. Ibilgailu elektrikoa eskuratzea ekonomikoki zaila da gizartearen gehiengo zabalarentzat; kargatzeko azpiegituraren hedapenak ibilbide luzea du aurretik; eta ziurgabetasuna areagotu egiten da agertzen den propultsio-teknologia eta araudi berri bakoitzeko.

TALK honetan ibilgailuaren orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu Arturo Pérez de Lucia AEDIVEko zuzendari nagusiarekin. AEDIVEk industriaren, teknologiaren eta mugikortasun elektrikoaren zerbitzuen balio-katea biltzen ditu.

Elektrifikazioarekin adimen artifiziala ere iritsi da ibilgailura. Baina AI beste sektore batzuk ere iraultzen ari da, hala nola kirola, eta bereziki futbola.

Horretaz hitz egingo digu Esteban Granerok TALK honetan. Esteban, Errealeko futbolari ohia izateaz gain, kirolean espezializatutako adimen artifizialeko Olocip enpresaren sortzailea eta CEOa ere bada. Estebanekin hitz egingo dugu adimen artifizialak nola laguntzen duen erabakiak hartzen eta ziurgabetasuna gutxitzen.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

Konferentzia

~Bestelakoak

Etorkizuna Eraikiz

Donostia


Informazio gehiago