Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Kaldereroak 2023

2023/02/11 00:00 - 23:59

Donostian eta Gipuzkoako beste udalerri batzutan, hala nola Anoetan, Astigarragan, Irunen eta Tolosan, oso ospakizun berezia da Kaldereroena. Euren produktuak saltzeko Inauterietan Donostiara joaten ziren Hungariako ijitoak gogora ekartzen dituzte konpartsek. Beste era batera esanda, Inauteriei ongi etorria egiteko jai handia prestatzen dute. Kaleetan biltzen diren lagunek ijitoen abestiekin eta dantzekin primeran pasatuko dute berriro.

 Urtero bezala, konpartsetako kideek Raimundo Sarriegik konposatutako kantak joko dituzte, baina, horretarako, musika-tresna bitxiak erabiliko dituzte: zartaginak, burruntzaliak, mailuak eta lapikoak, besteak beste. Horrez gainera, erreginak eta bi damek (hiru gizon, emakume jantzita), hartz batek eta hezitzaile batek ere desfilean parte hartuko dute. Laburbilduz, musika, dantza, dibertsioa, jantzi exotikoak eta jai giroa eskutik joan ohi dira Kaldereroen egunean.

Gaur egun, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Primitiboa (125 urte baino gehiago ditu) eta Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsa (1985ean sortu zen) dira konpartsarik ospetsuenak.

Google Calendar-era gehitu

Festa

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago