Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa

2023/01/14

-

2023/05/20

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF), Gipuzkoako Foru Aldundiaren, hainbat udalen, kirol elkarteen eta enpreseen laguntzarekin, Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketa antolatzen dute.

Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.

Inoizko parte-hartzerik handiena izango du aurtengo txapelketak, 30 bat pilotari lehiatuko baitira.

Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du lehiak, eta lurraldeko hainbat frontoitan izango dira jardunaldiak; larunbatetan jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik aurrera. Buruz-buruko finalak martxoaren 18an izango dira ikusgai, Oñatin. Eta binakakoak, berriz, maiatzaren 20an, 10:30ean, Tolosan.

Egitaraua:

  • Urtarrilak 14, Idiazabal (gurpil aulkia + adimen urritasuna)
  • Urtarrilak 28, Villabona (adimen urritasuna)
  • Otsailak 11, Zestoa (adimen urritasuna)
  • Otsailak 25, Arama (adimen urritasuna)
  • Martxoak 18, Oñati. BURUZ BURUKO FINALAK
  • Apirilak 1, Zarautz (adimen urritasuna)
  • Apirilak 22, Donostia-Antigua (gurpil aulkia + adimen urritasuna)
  • Apirilak 29, Mutriku (adimen urritasuna)
  • Maiatzak 20, Tolosa. BINAKAKO FINALAK
Google Calendar-era gehitu

Kirola

Kirolak

Gizarte Politika

Idiazabal

Villabona

Zestoa

Arama

Oñati

Zarautz

Donostia

Mutriku

Tolosa


Informazio gehiago