Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Poetika. La hilandera: hilar la luz, Grace Sandoval

2025/11/17 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako proiektu artistikoa, Poetika zikloaren testuinguruan:

La hilandera: hilar la luz. Obra ritual desde la memoria

La Hilandera: Hilar la Luz-Obra ritual desde la memoria Grace Karen Sandoval Casamayor, Donostiako ikus-entzunezko artista peruanoaren sorkuntza bat da, Tejiendo Pacarinas – La Hilandera de Quiruvilca film laburraren unibertso sinbolikoa hedatzen duena. Performance horretan, artistak gaur egungo irulea irudikatzen du, leinu femeninoaren eta jatorrizko lurraldeen oroimena eratzen duena, Peruko basamortua eta iparraldeko kostaldea Euskal Herriko itsasoarekin eta mendiekin lotuz.
Zarys Falcón diziplinarteko artistak ere parte hartzen du agertokian, eta ahots-sorkuntza eta mugimendua ekartzen ditu, Sandovalen performance-arekin elkarrizketan. Haren presentzia obraren dimentsio erritual eta sendatzailean txertatzen da, Tejiendo Pacarinasen unibertsoak proposatzen dituen oroimen-, gorputz- eta eraldaketa-prozesuekin batera.

Grace Sandoval (Chimbote, Peru, 1986). Donostian kokatutako ikus-entzunezko artista, kultura-kudeatzailea, poeta eta zinema-zuzendaria. Haren lanak memoria, errituala, arkeologia eta lurraldea lotzen ditu, eta emakumeen ahotsa aztertzen du, sendatzeko eta sortzeko espazio gisa. Gorputzaren, irudiaren eta soinuaren bidez, diziplina anitzeko hizkuntza poetikoa eraikitzen da, zinema, performancea, bideoartea eta instalazioa eta erritual garaikidea lotzen dituena.

Zarys Falcon (El Carmen de Bolívar, Kolonbia, 1976). Bolívarko Arte Ederretako Unibertsitatean Arte Eszenikoetako irakaslea da. Kantu lirikoko ikasketak egin ditu Antiokiako Unibertsitatean. Operak, musikalak, kontzertuak, performanceak, zirkuak eta antzerkiak egin ditu. Nazioarteko sorkuntzarako eta zirkulaziorako hainbat beka irabazi ditu, eta bere lana munduko hainbat agertokitan aurkeztu du, besteak beste, Centre Pompidoun. Iruñean bizi da, eta Katanga Dub proiektuaren sortzailekidea da. Diziplinarteko artista, ahots-performer-ra, bitartekaria eta ikertzailea. Ahozko musika herrikoiaren eta esperimentalaren, mugimenduaren eta antzinako kultura-adierazpen afrokaribeen arteko konbergentziak eta hibridazioak sortzen dituzten prozesuetatik garatzen du bere praktika. Bere ahotsak, adierazkorra eta indartsua izanik, aldakortasuna eta eklektizismoa adierazten ditu.

Partaideak: Karen Sandoval Casamayor, egilea; Zarys Falcón, antzezkide eszenikoa.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Saioa KM Kulturuneko Donostiako Santa Teresa komentuko Klaustroan izango da
(sarrera Gaztelubide kaletik)
Google Calendar-era gehitu

Kultura

Agenda KMK