Pobrezia energetikoari aurre egiteko tokiko ekimenak

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarentzat funtsezkoa da tokiko entitateek (Foru Aldundia, udalak eta tokiko beste entitate batzuk) elkarrekin lan egitea, energiaren arloko estrategia bateratu bat susta dezaten, biztanleriaren eta herritarren ikuspegitik, eta horretarako, ezinbestekoa da kontsumitzaile guztiak inplikatzea (hiri eta landa inguruneetako etxeak, sektore guztietako enpresa txiki eta ertainak, saltoki txikiak, zerbitzu publikoak, eta abar). Estrategia horrek, askotariko ekintza planen bidez (eragile bakoitzaren rol eta eskumenen arabera), erabat garatuko ditu pobrezia eta ahulezia energetikoa murrizteko har daitezkeen neurriak.

Departamentuak Eskualdeetako Energia Planei eman dien babesari esker, energiaren arloko ekintzak eta eskualdeko beste hainbat eragilerenak sustatuz, lurraldean estrategia bateratu eta partekatua finkatzea lortu da, pobrezia eta mendekotasun energetikoa murriztea helburu izanik eta eredu energetiko jasangarria baterantz bidea eginaz.

Horrela, bada, foru estrategia garatzeko, Aldundiaren beraren ekintzak ez ezik, kontuan hartuko dira, nahitaez, toki eta eskualde mailako ekintzak ere. Eta garapan hau ematen ari da pobrezia energetikoaren alorrean, sail honetan azalduko diren eskualde eta udal mailako ekimenen bidez.