Ondasun eta eskubideen titularitatea

Ondasun eta eskubideak titulartasun juridikoari buruz kasu bakoitzean aplikagarri diren arauen arabera egotziko zaizkie zergadunei, haiek aurkeztutako edo Administrazioak aurkitutako frogak kontuan hartuta.

Hala dagokionean, ondasun eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arau hauek ere aplikatuko dira: senar-emazteen edo izatezko bikoteen araubide ekonomikoaren xedapenetan jasotakoak, eta senar-emazteen edo izatezko bikoteen ondare harremanei kasuan kasu aplikagarri zaien legeria zibilean ezarritakoak.

Senar-emazteen edo izatezko bikoteen araubide ekonomikoa arautzen duten xedapen eta itunen arabera bi ezkontideenak edo izatezko bikoteko bi kideenak diren ondasun eta eskubideen titulartasuna erdibana egotziko zaio bakoitzari, beste partaidetza kuota bat dagoela frogatzen denean izan ezik.

Ondasun eta eskubideen titulartasuna behar bezala frogatuta ez dagoenean, erregistro fiskal batean edo bestelako erregistro publikoetan titular gisa ageri dena hartu ahal izango du titulartzat zerga Administrazioak.

Zamak, kargak, zorrak eta obligazioak aurreko paragrafoetan azaldutako erregela eta irizpideen arabera egotzi zaizkie zergadunei.