Sonatak zikloa

Donostia Musikaren eskutik, 18 kontzertu eskainiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: Beethovenen trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala eta pianorako sonaten integrala.

Ziklo bakoitzerako abonamenduak erosita edo banakako sarrerekin, konpositore honen obra zoragarriez gozatu ahal izango da.

Abonamenduak

  • Pianorako Sotanen Integrala Sonatas Piano 125€ / 65€ (<35 urte)
  • Piano-Harietarako Sonaten Integrala 125€ / 65€ (<35 urte)
  • Abonamendu bikoitza 190€

Pianorako eta Harirako Sonaten Integrala

Guztira 9 kontzertu eskainiko dira, eta obra hauek interpretatuko dira: piano, biolin eta biolontxelorako zazpi trioak, piano eta biolontxelorako bost duoak, eta biolin eta pianorako hamar duoak.

Ekitaldi honetarako sortutako Ensemble Siciliano taldeak eskainiko ditu obrak; talde horretan nazioarteko hainbat instrumentalistak hartzen dute parte, eta kontzertu bakoitzean txandaka arituko dira, Julia Siciliano piano-jolea izendatzaile komun gisa hartuta. Julia Sicilianok interpretatuko ditu obra guztiak.

Urtarrilak 26 (igandea) 1. trioa; 8. duoa Biolin - pianorako; 5. duoa Biolontxelo - pianorako
Otsailak 9 (igandea) 7. duoa Biolin - pianorako; 2. trioa
Martxoak 1 (igandea) 4. duoa Biolontxelo - pianorako; 5. duoa Biolin – pianorako; 3. trioa
Maiatzak 24 (igandea) 10. duoa Biolin - pianorako; 9. duoa Biolin - pianorako
Ekainak 28 (igandea) 3. duoa Biolin - pianorako; 3. duoa Biolontxelo - pianorako; 4. trioa
Urriak 4 (igandea) 1. duoa Biolontxelo - pianorako; 4. duoa Biolin - pianorako; Pianorako kuartetoa
Urriak 25 (igandea) Tronpa eta pianorako sonata, opus 17; 6. duoa Biolin - pianorako; 5. trioa
Azaroak 22 (igandea) 2. duoa Biolin - pianorako; 2. duoa Biolontxelo - pianorako; 6. trioa
Abenduak 13 (igandea) 1. duao Biolin - pianorako; 7. trioa