Alberditarrak, Soraluzeko labanagileak

Otorduetan mahaiko labana koilara edo sardexka baino askoz ere beranduago erabiltzen hasi zen, XIX. mendean hain zuzen ere. Horren ondorioz, produktu horren eskaria nabarmen igo zen.

Seguru asko, baldintza horrez gain, fabrikazio teknologiak ezagutzen zituenez, Francisco Alberdi Elosuatarrak (Bergara) XIX. mende bukaeran (1870 aldera), labanak egiteari ekin zion, Soraluzen, Deba ibai ertzean ireki zuen lantegian. Bere ondorengoek familiako jarduerari duela urte gutxi arte jarraitu diote.

Hamarkadetan, Albeditarren lantegia Euskal Herriko labana lantegi garrantzitsuenetako bat izan zen, besteak beste Aiztolandia, Asa eta Vencedor markak egiten baitzituzten. Alberditarrekin batera, lanbidean Juan Mora (Donostia), Julian Goenaga (Alesbes), Juan Wolmer (lehenbizi Durangon eta gero Irunen) eta Daniel Apaolaza (Zumarraga) aritu ziren, azken hau lanbideetarako labanetan espezializatua zen. Soraluzen, Rufino Gallastegik ere, Santa Ana kale bukaeran zuen lantegian, labanak egin zituen. Espainia mailan, Bartzelonatarrak eta batez ere Albacetetarrak ziren garrantzitsuenak labanagintzan.

1953an, “Información de la Camara de Comercio, Industria y Navegación de Bilbao” aldizkarian Juan Jesus Pontek idatzitako artikuluaren arabera, labanagintzan jardunean zebiltzan langile kopurua “bi mila inguruan ibiliko da, urtean 100 milioi pezeta baino gehiago irabaziz, kopurua horren erdia baino gehiago Gipuzkoan egindako ahaleginari esker".

Enpresa AlberdiSoraluzeko Alberdi anaien enpresako trasmisio-sistemaren xehetasunak. (Argazkia Juan Manuel Berrueta 12196).