Donostiako tabakalera

Bilboko tabako fabrika Begoñako elizatean kokatu zen, hiriburutik bi kilometrora, Santutxu izeneko leku batean, San Frantzisko ermitaren ondoan, Karlistadan babesleku eta kuartel izandako eraikin batean. Harresiz inguratutako esparru zabalean zegoen; lau bat hektareako leku horretan egokitu zuten zigarro fabrika. Farias eta Chica puruak eta Cigarrillos Pinos zigarroak egiteko espezializazioa hartu zuten. 1898an bertan emakumezko 488 langilek lan egiten zuten; hala ere, ezin izan da zehaztu zenbat gizonezkok lan egiten zuten.

Donostiako lehen tabako fabrika Garibai kalean ireki zen, Cortazarrek asmatutako lehen hiri zabalkuntzan, lehenago alondegia izan zeneko eraikinean, bertan biltzen baitzen 1870ean esportaziorako zen tabakoa. 1878an ireki zen lehen tabako fabrika, sei urtez Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera partekatu zuen eraikinean. 1885ean fabrikak eraikin osoa hartu zuen. Hala eta guztiz ere, fabrika horrek hartzen zuen lekua "beste hamar tabako fabrika nazional bakoitzak hartzen zuen lekua baino askoz txikiagoa zen". Fabrika horretan ere puruak (Chica eta arruntak) eta zigarroak (beltzak eta gorriak) egiten zituzten, hala nola Virginia tipoko tabako xehatuaren sortak.

Diputación foralDiputación Foral 1868.

Tabako konpainiaren beraren agirietan ikus daitekeenez "Fabrikako zuzendariak 1878ko uztailaren 12an eskuratu zuen eraikineko giltza". Bestalde Bustinduy y Vergarak jakitera ematen duenez "1878ko urriaren 17an hasi zen funtzionatzen, herrialde honetan tabakoaren negozioa geldiaraztearen ondorioz lanik gabe zeuden bertako tabako eta zigarro biltegietako langileak lan egin zezaten".

Donostiako industria mailako enpleguan eragina garrantzitsua izan zuen. Hala, 1987an 693 langilek lan egiten zuten tabako fabrika horretan. Horietatik hogeita hamar bakarrik ziren gizonezkoak; adibidez, garai hartan oso garrantzitsua zen beste enpresa batean, Añorgako La Esperanza zementu fabrikan, alegia, 155 lagunek lan egiten zuten eta horietatik hiru ziren bakarrik emakumezkoak. Nicolas Bunstinduyk 1892ko Tabakalerari buruz adierazten duenez, 1.200 lagunek lan egiten zuten, baina kopuru horrek gehiegizkoa dirudi.

Alabaina instalazio haiek txiki gelditu ziren goiz, eta enpresaren titularrak, Compañía Arrendataria de Tabacos eratu berriak (1888), modernizatze politika bat abian jartzearekin batera, eskakizunari erantzuteko moduko planta berriko fabrika eraikitzeko elkarrizketak hasi ziren.

Baina fabrika berria eraikitzea hainbat erakunde eta instituzioen esku zegoenez, eraikina jasotzeko ia hogeita bost urte behar izan ziren. Azkenik, 1912ko ekainaren 25ean, fabrika berriaren asmoa abian jarri eta hiru hamarkada geroago, Garibai kalean zegoen Tabakalera Egiako auzoan, Compañía de Ferrocarriles del Norte-ren (RENFE) alboan, egindako instalazio berrietara eraman ahal izan zen.

Geruzak egiteko tabako hostoak astintzeko makinaGeruzak egiteko tabako hostoak astintzeko makina.

Fabrika berria Donostiako Udalaren jabetzako 13.200 m2-ko orube batean eraiki zen. Eraikin berezia, jauregitzar itxurakoa, 1913ko uztailaren 18an ireki zen, eta bertan Garibai kaleko fabrikan egiten ziren produktu berberak (puruak, zigarroak eta tabako xehatua) egiten ziren eskuz edo eskuz eta makinaz. Hasierako proiektuan instalazio berrietan 2.284 langilek lan egitea aurreikusi bazen ere, badirudi inoiz ez zirela 1.200 langiletik gora izan.

Instalazio berriak abian jarri eta bi urtera, 328 emakumek lan egiten zuten bertan, hau da, hogei urte lehenago lan egiten zutenen ia erdiak. 1920an fabrikako langileria 465 lagunekoa zen (445 emakume eta 20 gizon) eta 1925eko maiatzaren 9an 1.030ekoa (913 emakume eta 117 gizon). Gerra zibilaren hondamendiaren ondoren, urteak igaro ahala (644 langile 1944an) eskulangintza desagertuz joan zen, mekanizazio bortitzaren eraginpean; 1960tik aurrera gainera mekanizazio hori azkartu egin zenez, lanpostuak ere areagotu egin ziren, eta XX. mendearen hasieran jada langileria ez zen 380 langilera iristen. Hiru hamarkada geroago, erdira murriztu zen langile kopurua.

Norbaitek konpontzen ez badu, Donostiakoa tabako fabrika desagertu egingo da 2002. urterako, hau da, fabrika ireki eta 124 urte geroago, edo egungo kokapena ireki eta 89 urte geroago.

Donostiar puru-egileak puruak biltzeko lantegianDonostiar puru-egileak puruak biltzeko lantegian 1940.