Hildakoen PFEZ-aren aitorpena

Norbait hiltzean, ez dira zertan amaitu bere zerga betebeharrak. Are gehiago, litekeena da heriotzaren urteari dagokion errenta aitorpena aurkezteko betebeharra izatea, eta, betiere, hura aurkezteko eskubidea izango du.

Hala, aitorpena beste urte batzuetan bezala aurkezten da, ohiko moduan, beste zergadunek egiten duten bezala. Dena den, aitorpena aurkeztu ondoren, litekeena da tramiteren bat gehiago egin behar izatea, aitorpenaren arabera betiere.

  • Aitorpena batera aurkeztu bada, «aitortzaile» gisa beti alarguna jarri beharko da lehendabizi, eta «ezkontide» gisa hildakoa. Horrela eginez gero, itzulketa automatikoki egingo da, hala badagokio, eta ez da beharrezkoa izango tramite gehiagorik egitea, eta ez da bete beharko 109H eredua - Hildakoen zergen itzulketa eskaera (PFEZ ta beste batzuk).
  • Era berean, aitorpena banaka aurkeztu bada eta emaitza ordaintzekoa bada, ez da beste tramiterik egin beharko, nahiz eta gomendatzen dugun alderdi horri buruz Ohiko galderen atalean jasotakoa irakurtzea (zehazki 2.4 galdera).
  • Aitorpena banaka aurkeztu bada eta emaitza itzultzekoa bada, beste tramite bat gehiago egin beharko dute oinordekoek: berariazko eskaera eredu bat bete beharko dute, 109H eredua - Hildakoen zergen itzulketa eskaera (PFEZ ta beste batzuk) izenekoa.

Tramite hori egiteko, dokumentazio hau jarri dugu zure eskura:

  • Ohiko galderak hildakoen PFEZaren aurkezpenari buruz eta 109H eredua - Hildakoen zergen itzulketa eskaera (PFEZ ta beste batzuk) tramitatu eta aurkezteko moduari buruz.
  • 109H eredua - Hildakoen zergen itzulketa eskaera (PFEZ ta beste batzuk). (PDF betegarria), eta bere jarraibideak.
  • Baimena (PDF betegarria), kontu korrontearen bidez ordaintzeko (erabili soilik PFEZ aitorpena ordaintzekoa bada).