Cesar Alcoz

Cesar Alcoz San Martín Lizarran jaio zen, Nafarroan, 1969an. Oinarrizko ikasketak eta 2. mailako Lanbide Heziketakoak, Mantenamendu Industrialaren arlokoak, jaioterrian egin zituen, gaztetan Lukinen bizi bazen ere (Nafarroa).

Forjaketa artistikoarekiko harremana, bere anaien kasuan bezalaxe, 1982/83 inguruan hasi zen, Urbiolan, Lizarratik hurbil, aita José Maríak parte bat zuen lantegian. Geroago hainbat espezializazio ikastarotan hartu du parte, esaterako Leóngo Lanbide Eskolan gaur egungo forjaketari buruzkoan eta Veneziako Eskolako irakasle Gabriele Curtolo-ren zuzendaritzapean emandakoetan (bi aldiz). Debako Eskolan ere egin ditu brontzearen galdaketari buruzko ikastaroak, eta besteren kontura ere aritu izan da lanean denbora epe laburretan.

2004an Markina-Xemeinera joan zen, hau da, Elena bere emaztearen jaioterrira. Urte horren amaiera aldean forjaketa artistikorako lantegi bat muntatu zuen Gizaburuagan (Bizkaia), Lekeitio eta Aulestitik hurbil, eta 2008ko urtearen hasieran Markina-Xemeinera aldatu zuen bere enpresa.

Cesar AlcozCesar Alcoz eta, hondoan, berak egindako produktuetako batzuk. (Argazkia: C. U.).