Erraldoi eta buruhaundiak

Gure inguruko hiztegietan ematen dituzten definizioen arabera, buruhandi eta erraldoiak giza irudiak dira, neurri handikoak batzuk eta buru izugarri handiko ipotxak besteak, herri batzuetako jaiak alaitzen dituztenak musikaren doinuez dantza egiten dutela. Harrikartoiz edo poliesterrez eraikitako pertsonaiak dira, armazoia keretaz, zurez, burdinaz edo aluminioz egina dute, eta oihalez estalita daude..

Normalean desfilea egiten dute kaleetan zehar, segizioei bidea zabaltzeko; eginkizun honetan buruhandiak funtsezko elementua dira, beren maskuri edo puxikaz, eta dantza egiten dute ikusleen, batez ere gazteen dibertsiorako, hauek erakarpen berezia sentitu izan baitute beti. Horrelako hainbat figura direnean, multzoari konpartsa esaten zaio.

Buruhandi eta erraldoiak eta antzekoak, urteak igaro ahala, garaian garaiko eta tokian tokiko historia, pertsonaia eta ohituretara moldatuz joan dira, eta bakar-bakarrik ekitaldi erlijiosoetan parte hartzetik jarduera profanoetan ere beren lekua izatera igaro dira.

Fabrikazioa bera ere nabarmen aldatu da, batez ere material berrien erabileragatik, nahiz eskulangile batzuek oraindik ere lehengo garaietako prozedurei eusten dieten.