Txotxongilo artisau maisuak

Titiria eta txotxongiloen artean dauden desberdintasunen inguruan oinarri desberdinak dituzten makina bat iritzi dauden arren, oraingo honetan gai hori albo batean utziko dugu, eta bigarren adiera hartuko dugu agertoki txiki batean aurkezten diren eta eskuen bidez eta hainbat tresna erabilita (malgukiak, sokak, hariak eta makilak, besteak beste), gobernatzen diren irudi edo panpinez aritzeko. Era horretan mugitzen diren irudi horien mugimenduak autonomoak direla ematen du.

Gure herrialdeko txotxongilo egile artisau maisu eta artista nabar-menenak eta, seguruena, inguruetan ere, Jonan Basterretxea eta Idoia Seijo dira. Hondarribian bizi dira. Bi artista hauek txotxongiloez gain bestelako produktuak ere fabrikatzen dituzte. Bien lanak, ekarri duen berrikuntza zein frogatua duen kalitatearengatik, aitorpen zabala izan du, eta erakundeek emandako sari ugari ere jaso izan dituzte.

Titiri eta txotxongiloak kultura guztietako adierazpena izan dira. Historia luzea dute, eta garai bakoitzaren aukera eta gustuen arabera fabrikatu izan dira. Nabarmentzekoa da interesa ez galtzeaz gain, herrialde askotan gero eta egunerokotasun handiagoa lortzen ari direla. Aipatu beharra dago titiri eta txotxongiloek duten hezkuntza eta aisialdi funtzioaz gain, orain dela denbora gutxi beste erabilera bat eman zi- tzaiela, lanbide terapiaren arloan aplikatuta.