Martin Sukia "Abarkagile"

Martin Sukia Aizpuruak (Deba, 1955) jaioterrian bertan egin zituen oinarri-zko ikasketak. Soldadutza bukatutakoan aitarekin hasi zen lanean familiak oinetakoak konpontzeko zuen tailerrean, bertan lanbidea ikasiz. Jarduera horrekin batera oinetakoak saltzen zituzten.

Hainbat urte pasa ondoren, 1983. urtean Basauriko (Bizkaia) Mateo López abarkagile espezialistak erretiroa hartu zuenean Martin Sukiak hark erabiltzen zituen makineria, tresnak eta materialak erosi zizkion, eta jarduera hone-tan hasi zen. Gaur egun oraindik ere lan horretan dihardu profesionalki.

Martin artisau berritzailearen adibide ona da, batez ere abarkak fabrikatzeko prozesuetan berritzeko lan handia egin baitu, Juan (†) eta Carlos anaiekin elkarlanean, baina beti artisau lana eginez.

Artisau honen iritziz, “abarkagileak” lanbide honekiko nolabaiteko aldeko jarrera eduki behar du, trebezia eta esku indar handiak, eta prestatua egon behar du azkenean monotono bihurtzen den hau bezalako jarduera batean aritzeko.

Martin Sukia