Jose Manuel Aguirre Arostegi

Joxe Manuel Agirre Arostegi (Tolosa 1956) berebiziko trebezia duen artisau maisua da. Musika tresna askoren fabrikazioan da espezialista. Ingurunean zuen giroak eraginda edo, ziur aski, solfeoa ikasten hasi zen artean haurra zela, lehendabizi Ignacio Mokoroarekin, eta Salustiano Balzarekin (1934-1984) batez ere, biak bere jaioterriko parrokiako organo joleak. Hamar urte zituela txistua, danbolina eta atabala jotzen ikasten hasi zen Tolosako Musika Eskolan Migel Martinez Lezea (1893-1984) irakaslearekin. Horrek aldi beran musika tresnak mantentzeko zereginetan trebatu zuen.

1970ean Udaberri Dantza Taldean sartu eta dultzaina jotzen hasi zen. 1972. urtean, hamasei urte zituela, txistulari plaza lortu zuen Tolosako Udal Bandan.

Soldadutza bukatu ondoren, zazpi urtez besteren kontua aritu zen lanean. Aldi berean, musika tresnak konpontzen zituen. 1984an musika tresna fabrikatzen eta mantentzen hasi zen profesionalki. Garai hartan beste hainbat partaiderekin batera Tolosako Dultzaineroak taldea sortu zuen, jaiak eta antzeko jarduerak alaitzeko asmoz, eta gaur egun taldea oraindik aktiboan dago. Joxe Manuelek dultzainaren interpretazioa iraka- tsi du Musika Eskola batzuetan, eta gaur egun Tolosakoan ari da. Lankidetza eskarmentu handia du herriko musika talde batzuekin.

Artisau honek adierazi digunez, garrantzi handia du musika ezagupenak egoki transmititzeak eta ikasleak motibatzeak. Adibide gisa, aipatzen du bere garaian musika ikasi zutenen arteko askok musikaren inguruan jarduera nabarmena mantendu dutela, Iñaki Letamendia, Xabier Celaya, Pedro Ugarte edo Jose Luis Aizpun, beste batzuen artean.

Jose Manuel Agirre ArostegiArtisau maisua tailerrean.