Iltze forjatuen fabrikazioa

Iltze forjatuak egiteko, ebakidura karratuko barra bat hartu eta ertz bat gori-gori jarri arte berotzen zen. Gero ingude gainean jarri eta mailuarekin kolpatuz, ertz hori zapaldu eta luzatu egiten zen, punta atera arte. Jarraian, ingude gaineko taiel baten gainean jarri eta berriz ere mailuaren laguntzaz, lau hozka egiten zitzaizkion (bat alde bakoitzean). Azkenik, gargara edo iltzeak egiteko tresna erabiliz mozten zen. Tresna hori 40 x 10 milimetroko ebakidura eta 200 milimetroko luzera zuen haguna zen. Ertz bat oker samarra zuen, eta bertan ebakidura karratu edo borobileko zulo bat, alde batean bestean baino zabalagoa zena.

Alde zabalenetik aldez aurretik landutako barra sartzen zen, topea egin arte. Jarraian, esku batekin barra eta bestearekin erreminta helduta, barra biratu eta hozketatik puskatzen amaitzen zen.

Horrela, barraren ertz puntaduna tresnari helduta geratzen zen, haren alde batetik  barraren burua irteten zela. Jarraian, burua ingudearen gainean jarri eta zapaldu egiten zen behin eta berriz, horrela behin betiko buru zapala egiteko. Eragiketa hori amaitu ostean, errementariak egin berri zuen iltzea 
urez betetako ontzi batean sartzen zuen, burdina horren azkar hoztean, asko uzkurtzen baitzen, eta horrela bi piezak hobeto banatzen ziren. Azkenik, bukatutako iltzea lurrean utzi eta berriz ere prozesu berari ekiten zitzaion.

Horrela egindako iltzeek ebakidura biribila edo angeluzuzena zuten, eta ontziolaren beharren arabera tamaina ezberdina izaten zuten. Iltze horiek egiteko, lantegian bertan egindako tresnak erabiltzen zituzten, era guztietakoak eta hainbat neurritakoak.

Torlojuak 25 milimetroko diametroa eta 500 milimetroko luzera izatera iritsi zitezkeen. Gehienetan ontziaren gila osatzen zuten piezak eta zuakerrak ontziaren kroskora lotzeko erabiltzen ziren. Torloju horiek fabrikatzeko, ondo berotutako barra baten ertza mailuz kolpatzen zen, buru zabal bat eskuratu arte. Jarraian, gainontzeko zurtoina eskuz hariztatzen zen. Ebakidurako hagun erdibiribilak edo kaelako burdinak, ontzien gila eta karelak babesteko erabiltzen ziren. 40 eta 50 milimetro arteko zabalera izaten zuten. Horiek egiteko ebakidura biribileko barra bat hartu (3 eta 6 metro arteko luzera zuena) eta trokela izeneko tresnak zituen hozketako batean (tamaina eta forma egokiena zuena) jarri eta barra osoa zapaltzen joaten zen.

Ontzietako gilak eta karelak babesteko haguna forjatzenOntzietako gilak eta karelak babesteko haguna forjatzen, kaelako burdina ere deitua, hau trokelaren gainean kolpatuz (Julen Zabaletak egindako marrazkia).

Ontzigintzan erabiltzen ziren Iltze forjatuak egiteko prozesuaOntzigintzan erabiltzen ziren Iltze forjatuak egiteko prozesua, Mutrikuko Odriozola errementerian.(Julen Zabaletak egindako marrazkiak)

ArponArpón forjado para la pesca