Urrezko hari eta xaflak

Bitxigileak material horiek lortzen ditu urre pusketa txikiak urtu eta horiei forma emanez. Horretarako, arragoa edo zeramikazko kazola txiki baten barruan sartzen ditu, armazoi metaliko batez sendotua eta material bereko kirtena duena, eta berotu egiten ditu haien gainean soldagailu baten sugarra proiektatuta. Azken urteotan gasezko sopletea erabiltzen bada ere, aurretik alkoholezkoa erabiltzen zen. Metala urtu denean lingote-ontzian botatzen du eskuz, lortu nahi duen objektuaren tamaina antzerakoena duen arteka aukeratuta. Metala hoztu eta gero, urrezko xaflak, totxoak edo errailak lortzen dira, luzeak eta zirkuluerdiko sekziokoak. Jarraian, artisauak azalean dituzten irregulartasunak kentzen ditu, bitxigintza ingudeko arteka egokienaren gainean mailuaz kolpetxoak emanez.

EzpalaUrrezko haria eskuz kurbatzen da aliketekin Profesionalaren eskuen aurrean “ezpala”, mahaiari itsatsitako ohol txikia eta nabarmentzen dena, hor jartzen ditu piezak mozteko, limatzeko eta forma emateko. Ezkerrean eta zink-ez estalitako mahaiaren gainean ingude bat, eta gorago hainbat bitxi elaborazio bidean Azpian kaxa, urre printza guztiak jasotzeko. J.M.I. 2002.

Ondoren estutzen eta luzatzen hasten da, nahi duen haria lortu arte. Horretarako, haria arraboletan dauden arteka horietako batzuen artetik pasatzen da, gero eta arteka estuagotik, azkenik urrea luzatu eta 1,5 milimetroko lodiera lortu arte.

Azkenik, diametro txikiagoko hari edo xaflak lortzen du, behin eta berriro “harigailutik” edo altzairuzko plaka baten zuloetatik pasaraziz, bakoitza aurrekoa baino diametro txikiagokoa. Plaka hori tornuzil batez mahaiari lotuta dago, eta bitartean hariaren muturretik tira egiten du aliketen laguntzaz. Lan horretarako, harigailu batzuk ditu, 4tik 0,1 milimetroko diametrora bitarte kalibratutako zuloekin.

 mahaiko laminatzaile batUrrezko haria lortzeko material honetako “tako” edo “errail" txikiak luzatzen dira, hori egiteko mahaiko laminatzaile baten bi gurpilen artean pasarazten dira, biradera baten bidez eskuz eraginez egiten da. Mahaiaren gainean, ezkerretik eskumara, bitxigilearen mailua, enbutitzeko “tas”-a lanbide bereko ingudea, hari-sorta eta guraizeak. J.M.I. 2002.

Halaber, sekzio karratuko eta zirkuluerdiko zuloak dituzten harigailuak ere baditu urrezko tirak lortzeko, nagusiki eraztun eta ezkontza eraztunak egiteko. Antzeko era batean, lingote-ontzian urre eta zilar kantitate handiagoak urtuta eta zilindro edo txapa xaflatzeko bankuan xaflatuta, material horietako xaflak lortzen ditu, behar dituen lodiera eta tamainakoak.

Jarraian, material horiei, hari zein xaflei, itxura eta tamaina egokia ematen die, ingude txikiaren edozein artekaren gainean kolpeak emanez kurbatuta edo luzatuta. Ingude txiki hori altzairuzkoa da, lau angelukoa, 8 cm-ko aldea eta 15 cm-ko luzera duena. Bere lau aldeetan hainbat formatako artekak ditu. Lan honetarako ingude txikiaren antzeko beste tresnaren bat ere erabil daiteke, hala nola pieza enbutitzeko ingude txikia, zirkuluerdi formako hutsuneak dituena, eta horren gainean ezpel egurrezko enbutitzaileaz (handiak) edo altzairuzko enbutitzaileaz (txikienak) kolpeak ematen ditu; bihurdina edo bitxigilearen ingude txikia ere erabiltzen da, hamabost zentimetro inguruko altura eta egurrezko oinarria duen ingudea.

Beste hainbat esku-erremintaZintzilikario baten heldulekuak prestatzeko urrezko haria mozten da hilezko eskuzerraren bidez. eskubitara, daratulua, aliketak, kalibrea, lupa eta beste hainbat esku-erreminta. J.M.I. 2002.

Egiteko asmoa duen bitxia osatuko duten pieza guztiei forma ematea lortu ondoren, bitxigileak pieza horiek lotu egiten ditu, zenbaitetan soldaduraz. Horretarako, metal eranskin bat (gainerako metalak baino tenperatura txikiagoan urtzen duen urrearen eta zilarraren aleazioa) erabiltzen du, lotu nahi dituen bi zatien artean edo gainean kokatua. Urtu eta hoztu ondoren, bi zatiak irmoki lotzen ditu.

Horretarako, guraizeez aleazio horretako pusketa txikiak ebakitzen ditu, “payones” izenekoak, merkatuan erosten dituenak, eta pintzel baten laguntzaz soldatu nahi dituen tokian kokatu, eta aldi berean boraxez bustitzen ditu (lanean ari den bitartean herdoildu ez daitezen). Segidan, berotu egiten ditu, urtu arte, gasezko soplete baten sugar finaren bidez. Egun soldagailu oxhidrikoa baliatzen da. Egindako soldaduratik gertu beste soldadurarik egin behar izanez gero, tenperatura txikiagoan urtzen diren aleazioak erabiltzen ditu, lehendabizi egin duena ez hondatzeko.

Beste zenbait piezari forma emateko lima pasatzen zaie Horretarako “ezpalean ” jartzen diraBeste zenbait piezari forma emateko lima pasatzen zaie Horretarako “ezpalean ” jartzen dira. J.M.I. 2002.

Horrelakoetan, piezak lotzeko errematxatu egiten ditu, eskuz egiten dituen zuloetatik zeharkatzen duen urrezko edo zilarrezko burdin hariaz eta “Biolina” edo joan-etorriko zulagailuaren laguntzaz. Azkenik, ertzak errematxatu egiten ditu mailuarekin kolpe txikiak emanez. Bitxiaren arabera, berak egindako tornuzil batez ere lotu ditzake piezak, terraila txiki batez, eskuz hariztatzen duen urrezko edo zilarrezko hari bat hartuta, hori ere berak egindakoa.

Mahai gainean ikus ditzakegu urre urtzeko behar diren tresnakMahai gainean ikus ditzakegu urre urtzeko behar diren tresnak. Eskumara zeramikaz egindako arragoak eta ezkerretara “errail” gailuak edo metal urtuaz betetzeko moldea, hoztutakoan nahi den forma har dezan. J.M.I. 2002.