Sarde hortzen fabrikazioa gaur egun

Sarde modelo batzuk, hiru hortzekoa esate baterako, XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarraldietan erabiltzen ziren metodoekin egiten jarraitzen dute. Prozesua altzairu zati bat moztuz hasten da. Hasierako zati horrek ia-ia gurutze itxura izaten du, eta 90 x 12 mm-ko sekzioa eta 6 metro luzera duen jantatik ateratzen dute. Janta lehenbizi prentsa ezentriko batean sartzen dute, eta ondoren zatia lehen makina sailera eramaten dute. Hor bi forjarik gurutze horren beso bakoitza hortz luze bihurtzen dute, batean luzatu eta bestean estutzeko saio pila egin ondoren.

Proceso de elaboración de horcasSardeak egiteko prozesua. (Julen Zabaletaren marrazkia).

Baina horretarako, aldez aurretik langile batek gurutze itxurako piezaren muturrak (besoak) gasezko labe baten berotu behar izaten ditu; berotu ondoren, kurrika batekin helduz labetik atera eta mahai metaliko baten gainean dagoen urkilan sartzen du, piezaren gainean indarra egin eta okertuz: eskuz eta gutxi gorabehera okertzen du gurutzearen besoetako bat; ondoren, pieza gordina hartu eta beste forjariaren alboan dagoen mahai batera eramaten du; azken horrek beso luzeko kurrika batekin heldu eta makina ijeztatzaile batean kontrako noranzkoan biratzen duten bi arrabola ezentrikoen artean sartzen du.

Arrabola horietako bakoitzak 13 arteka ditu gainaldean, piezaren besoa bertan sartzeko. Biratu ahala, besoa konprimitu eta mehetu egiten dute eta aldi berean luzatu.

Forjariak, abilezia eta trebakuntza handiz, pieza goria behin eta berriz sartu eta ateratzen du arrabolen artean, aipatutako anaketan behin eta berriro sartuz, hasi zabalenetik eta estueneraino. Horrela, piezaren besoa, 12 edo 13 aldiz arrabolen arteko anaketan sartuz, luzatu eta estutu egiten da, harik eta 50 zentrimetroko luzerako hortza lortu arte. Hortza, izatez, hasieran sekzio karratukoa izaten da eta biribila amaitzean. Besoa zenbat luzatu eta luzatzea noiz amaitu langileak erabakitzen du bere eskarmentu arabera eta gutxi gorabehera. Hortza bat forjatzea amaiturik, forjariak, betiere pieza beroari kurrikarekin helduz, berriro bere lankideari itzultzen dio, eta horrek pieza berriro labean sartzen du gurutzearen beste beso bat berotzeko; aldi berean, azken horrek besteari beste pieza berotu bat ematen dio, aurreko operazio bera egiteko.

Era horretara, altzairuzko jantatik ateratako gurutze formako pieza haren beso bakoitza berotu eta arrabolen artean sartuz, lortu nahi den hortz zorrotzeko sardea bihurtzen da. 

Piezak labean berotzeaz batera, labea zaintzen ari den langileak tarteka-marteka jada luzatuta dauden hortzak okertzen ditu gutxi gorabehera eta bere eskarmentuaren arabera; urkilaren puntetan eutsiz okertzen ditu baina arraboletako lana egiten ari den lankideari enbarazurik egin gabe. Era horretara lan eginez, bi langileek batez beste hiru hortzeko 56 sarde egiten dituzte orduko. 

Elaboración de horcasTaldea osatzen duten bi langile. Batak piezak ateratzen ditu labetik eta besteari ematen dizkio, beste horrek landu ditzan. (Carmelo Urdangarin 03/2001).

Elaboración de horcasLangile bat hiru hortzeko sardea bihurtuko duen pieza bati kurrikekin helduz. Piezaren hortz bat gorituta dago, langilearen aurrean dagoen makinako bi arrabolen artean sartuz mehetu eta luzatzeko prest (Julen Zabaleta, 2001eko martxoa).

Elaboración de horcasHiru hortzak eratu ahala, forjari batek eskuz bihurtzen ditu forma egokia eman arte. (C.U. 03/2001) (C.U. 03/2001).

Elaboración de horcasSardearen hortzak altzairuzko janta bat ijeztuz ateratzen dira. (C.U. 03/2001).