Iraganaren hondarrak

Gaur egun oraindik ere gelditzen dira garai bateko zementu lantegien instalazioak izan ziren eraikinen hondarrak.

Azpeitirako errepidearen ondoko Nuestra Señora de los Dolores lantegitik ,  hainbat hondar mantendu dira: sei labeko bateria, barruko banaketa adierazten diguten horma asko, motorretako bi tximinia, turbinaren kanala eta hainbat hondakin, eta harri biribil batzuk, 140 cm-ko diametroko eta 58 cm-ko zabalerakoak eta 2.000 kilotik gorakoak, labeetako produktua birrintzeko erabiliak. Egun hondakin horiek guztiak landarediak estalita daude.

La Zumayana” zementu-fabrika izan zen eraikinetik ere hainbat hondar kontserbatu dira: zazpi labeko bateria, errota eta biltegi erabilera izango zuten departamentuen ongi eraikitako horma batzuen ondoan, eta horrekin batera adreiluzko tximinia handi bat, egoera onean dagoena.

Narrondoko “San José” izeneko lantegitik tximiniaren beheko aldeko zati bat eta hainbat horma baino ez dira geratu. Eta Agoteko lantegitik, berriz, tximinia eta garai hartan langileek erabiltzen zuten etxea. Iraetako lantegitik horma gutxi batzuk eta ur-ubidea besterik ez.

Beduako lantegiak zutik dirau, baina zeharo hondatuta dago. Ez dago gainerakoen arrastorik.

Eremu horretako biztanleek, eta zementu-lantegietako langileek bate zere, gogoan dituzte joan zen garai horretako bizipenak, lantegiak eremuan garrantzia handia izan baitzuen.

Nuestra Señora de los Dolores fabrikako labeakNuestra Señora de los Dolores fabrikako labeetatik gaur egun geratzen diren hondakinak Arroan (Argazkia: Javier Carballo).