Zementuzko beirateak

XX. mendean, material berriak asmatu zirenez, beirateak berunez lotu ordez, beste teknika batzuk erabiltzen hasi ziren. Material erabiliena hormigoi armatua zen. Izan ere, horrelako beirateak egiteko ez zen prozedura berri eta berezirik jarraitu behar, eta horri esker, berehala zabaldu zen.

Hasierako faseetan, zementuzko beiratea berunezkoak bezala egiten da. Diferentzia bakarra beira arteko tartea da, gutxienez zentimetro batekoa izan behar baita kasu horretan. Beiratearen egitura osatzeko, hesia deritzaiona, berunezko beirateetan bezalaxe, kartoia erabiltzen da.

Hesia osatzeko, metalezko marko bat erabiltzen da oinarri gisa, eta horren barruan joaten dira beiratea osatzen. Benetako tamainako marrazkia kartoi gainean marraztu ondoren, kartoi hori askotan lantegiko lurrean zabaltzen da, eta gainean, beira pusken arteko juntak jarraituz, 4 edo 5 mm-ko diametroko hagaxka erdoilgaitz tolestuak gainean jartzen dituzte. Horrela metalezko eskeleto gisako egitura bat egiten dute, lehen esan dugun bezala, hesia deritzona. Jarraian, egitura hori markora soldatzen da.

Zementuzko beirateak egiteko erabiltzen diren beira puskak, daila izenekoak,  2 cm inguruko lodiera izaten dute. Berunezko beirateen kasuan bezalaxe, beira puskak ereduei jarraiki motzen dira.

Maisu beiralariak daila horiek egituraren hagaxka artean sartzen ditu. Betiere kontu handia izaten du, beirek hagaxkak uki ez ditzaten, eta beirak mugi ez daitezen. Horretarako, beira puskak egituraren hondora itsasten ditu.

Behin beira puska guztiak behar den lekuan jarrita daudenean, hutsi dauden tarteak zementuz betetzen dira. Horretarako ontzi txiki bat erabiltzen da, isurtzen den zementu kopurua ondo kontrolatu ahal izateko. Zementu atarte guztietara iritsi dela ziurtatu behar da, baita zementu masak duen aire guztia kendu zaiola ere. Horretarako beiratearen gainazal osoa zementuz estaltzen da, dailak eta guzti estaliz. Horri esker egitura oso gogorra lortzen da, eta beira puskak erabat mihiztatuta geratzen dira.

Zementua hartzen edo gogortzen hasten denean, giro-tenperaturaren eta zementu motaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko du, zementu geruza kendu egiten da, eta beira pusketako zementu hondarrak garbitzen dira. Horrela amaitutzat ematen da fabrikazio-prozesua.

Marcando la forma de las dallas sobre un trozo de vidrioMarcando la forma de las dallas sobre un trozo de vidrio. El vidriero da forma a los vidrios golpeándolos con un martillo. Los temas de los vidrieros se pintan a pincel sobre los vidrios.

El vidriero va colocando los trozos de vidrio en su lugarEl vidriero va colocando los trozos de vidrio en su lugar, sobre el dibujo de la obra. Finalmente se rellenan los huecos entre las dallas con una masa de cemento utilizando una paleta.