Ikastun izatetik maisu izatera

J.H. Mauméjean Fréresek beirateak egiten eta zaharberritzen lan handia egin zuen Euskal Herrian. Besteak beste aipagarriak dira Iruñako Katedrala, Baionako Apaiztegia (Gaur egun Euskal Kostaldeko Orkestaren auditorioa), Hendaiako Santa Ana parrokia, eta Gasteizko katedral berriko Kriptako beirateak (1909). Testuinguru horri esker, Simon Besaraluzek lanbidea hobeto ikasteaz gain, Kruppel alemaniar beiralariak, Simonen irakasle eta lankide zenak, honen trebakuntzan paper garrantzitsua jokatu zuen. 1936ko maiatzean, Hendaian denboraldi bat igaro ondoren, enpresak Parisen zuen egoitza nagusira joan zen. Garai hori funtsezkoa izan zen Simonen trebakuntza artistikorako.

Parisen, betiere enpresa berean, hamasei urte igaro ondoren, 1952an AEB-tara joan zen, New Jerseyko Clifton herriko Edward W. Hiemer & Company enpresan kontratatu baitzuten. Ordurako, Simon Berasaluze maisu beiralari bikaina zen, beirateak eraikitzen jakiteaz gain, estilo klasiko guztiak menderatzen zituen, eta horrez gain, berritzailea ere bazen, eta ospe handia zuen Europa osoan. Halaber, oso aidetsua zenez, berarekin harremana zutenek errespetu handia zioten. 1950ko hamarkada hasieran Montmartreko Sacre Coeurreko beirateak egiteko lehiaketa irabazi zuen, eta horri esker estatubatuar beiralarien artean ezagun egin zen. Simon Berasaluzek hogeita bi urte igaro zituen AEB-tan, 1952tik 1974ra, beti enpresa berean (fideltasuna bere ezaugarririk nabarienetakoa zen) beirateak egiten, eta beharrezkoa bazen, aurpegia eta eskuak margotuz (lanbidean esaten den bezala, haragia marraztuz). Beiralari asko trebatu zituen enpresan, argi baitzeukan irakasle bokazioa zuela. Euskal Herrira itzuli zenean, Irungo Unión de Artistas Vidrierosekin batera beirateak egin zituen.

Simon Berasaluze oso gizon landua zen, ez zuen inoiz autorik gidatu eta beti bizi izan zen lantokitik gertu. Bere garapen pertsonala nahiz lanbide-garapena ezin dira bere emazte Maria Inazia Aranzabalen laguntzarik gabe ulertu. 1961an ezkondu ziren.

Simon Berasaluzek, AEB-tan egon zen garaian diseinatutako beirateaSimon Berasaluzek, AEB-tan egon zen garaian diseinatutako beiratea.