Gurpilak lerrokatzea

Lerrokatzea gora-behera eta okerdura gabeko gurpilak egitean zatzan, bizikleta fabrikazio prozesu osoko eragiketa konplexuena zen, eta ondorioz trebetasun eta eskarmentu handia behar dira horretarako.

Bizikletak egiten hasi zirenetik duela bi hamarkada arte, eragiketa hori egiteko tresnak honakoak ziren: lan mahai bat, eta bertan bizikletaren urkilaren antza duen tresna bat, finkatuta. Urkila antzeko hori buruz behera dago jarrita, horrela gurpilak heltzeko, eta alde bakoitzean beso zabukari bat dauka, gurpilen gorabehera eta okerdura maila neurtzeko. Instalazio gisako horrez gain, lerrokatzeko giltza txiki bat eta aterki izenez ezagutzen de muntaketa tresna ere erabiltzen ziren.

Gurpilak lerrokatzeko, lehenbizi gurpila lehen aipatutako urkila antzeko horretan jartzen zen, okerdura zuzentzeko. Balbula ondoko lehen erradiotik hasten zen, eta erloju-orratzen kontrako norabidean, erradio guztiak tenkatu eta estutzen ziren. Lan hori eskuz egiten zen, lerrokatzeko giltzarekin erradio bi buelta emanez, eta tresnak okerdura handiago neurtzen bazuen, bueltaren bat gehiago emanez. Neurketa horiek alde bakoitzeko besoekin egiten ziren. Gurpilak bira egiten zuenean, besoak marruskatzen zituen, hauek okerdura maila neurtzen zuten, eta ondorioz, zuzendu beharreko zatiak zein ziren zehazten zuten.

Okerdura zuzendu ondoren, beste bi eragiketa egiten ziren. Lehenengoa gora-beherak zuzentzea zen. Gurpila biratzean, urkilaren besoak marruskatzen zituen, eta gehienetan erradioak berriz tenkatu behar izaten ziren. Bigarren eragiketa txirrika gurpilean lerrokatzea izaten zen. Aterki izeneko giltza gurpilaren alde bakoitzean jartzen zen, eta eskuz okerdurak zuzentzen ziren.

Gaur egun, gurpilak makina automatiko bidez lerrokatzen dira, baina lerrokari zaharren arabera, makinak ez du eskuzko lerrokadura "inola ere" berdintzen. Eta hori egia dela dirudi. Izan ere, txirrindulari profesionalen bizikletak, eta amateur zorrotzenak ere, oraindik ere eskuz lerrokatzen omen dira.

Lan horietarako ikastaldia beste antzeko lanbideenak baino luzeagoa izaten zen, eta emakumezko langileak jardunean ikusita ikasten zen. Izan ere, lehen esan dugun bezala, gurpilak muntatu eta lerrokatzea emakumeen lana izaten zen, seguru aski trebetasun handiago baitzuten.

Destajuko lana eta soldata oso ohikoak izaten ziren, eta ondorioz, lan bakoitzeko soldata zehazteko arazoak izaten ziren. 1950ko hamarkada bukaeran eta hurrengo hamarkada hasieran, gurpil bakoitzaren lerrokadura 0,70 pezetara ordaintzen zen, eta lanegun bakoitzean 80 pieza egiten ziren gehienez.

gurpilen muntaia eta lerrokatzeaHorrela irudikatzen du Julen Zabaletak, garai bateko gurpilen muntaia eta lerrokatzea.

Gurpilak muntatu eta lerrokatzen, 1950 alderaGurpilak muntatu eta lerrokatzen, 1950 aldera (Argazkia Castrillo-Ortuoste Fondoa. Eibarko Udal Artxiboa).

Lakadura prozesuaLakadura prozesua (C.U. 2001/02).

Lerrokatzeko giltza erabiltzenLerrokatzeko giltza erabiltzen ( C.U. 02/2001).

Gurpilak muntatu eta lerrokatzen, 1950 alderaGurpilak muntatu eta lerrokatzen, 1950 aldera (Argazkia Castrillo-Ortuoste Fondoa. Eibarko Udal Artxiboa).