Satostegi zilar-lantegia

1927 inguruan, Pedro Satostegi eta Anjela Otxoa senar-emazteak, biak zilarginak eta ordura arte Bilboko Anduiza lantegian jardunean arituak, beren zilar-lantegia eta denda jarri zuten Donostiako Easo kaleko 8. zenbakian. Urte gutxitan nahiko ospea lortu zuten hirian, beren lantegian artisau askok ikasi zuten, eta 30 pertsona baino gehiago egon ziren bertan lanean.

Eskuz, era guztietako piezak egiten zituzten, bate zere apainketarako eta etxean erabiltzeko tresnak. Funtsezko lehengai gisaz ilarra erabiltzen zuten, eta hein gutxiago batean, urrea eta kobrea. Aipagarriak dira etxerako tresneria (kafe-jokoak, erretiluak, saltsontziak eta abar), baita trofeoak, argimutilak, ispiluetarako markoak, irudiak, gurutzea keta bestela erlijio-ikurrak.

Zilargintzan, artisauak arlo desberdinetan espezializatzen ziren. Hozkatzaileek, adibidez, tornu bat erabiliz, metalezko xafla bat ontzi bihurtzen zuten. Forjariek, berriz, mailuekin xafla bat hotzean kolpatuz, erretilua keta antzekoak egiten zituzten. Su-ateratzaileek, berriz, pieza osagarriak egiten zituzten, eta aurrekoek egindako elementuak elkarren artean soldatzen zituzten. Leuntzaileek, azkenik, piezei distira ematen zieten.

Grabatzaileek, metala moztuz eta atereaz, testua keta irudiak egiten zituzten. Zizelkatzaileek, baxuerliebean irudiak egiten zituzten, horretarako zizelak eta mailuak erabiltzen zituzten, materialari kolpe bidez forma emateko. Bozelketa teknika ere erabiltzen zuten, hau da, erliebean bolumenak lortzea. Horretarako, metalezko xafla fin bat hartu eta atzeko aldetik kolpatzen zuten.

Lan gehienak eskuz egiten ziren, eta materiala lantzeko mailuak, zizelak, puntzoiak, beranak eta bestelako erremintak erabiltzen ziren, baita makina sinpleak ere.

Lan batzuk, adibidez, bozelketa eta zizelkatzea, ez bazen lantegian bertan egiten, pieza beste lantegi batera bidaltzen zen, adibidez, Madrilgo Garcia zilar-lantegira. Grabaketa lanak, berriz, Donostia bertako artisau autonomoei ematen zitzaizkien. 1960ko hamarkadan, horrelako bost zilargile izatera iritsi ziren Satostegi lantegian, eta gainera ia beraientzat bakarrik aritzen ziren jardunean. 

Javier CalaviaJavier Calavia, zilarrezko pieza bat zizelkatzen. Pieza hau aldez aurretik atzeko aldean bozeldutakoa da. Zizelkatzaileak, zizelarekin kolpe zehatzak ematen ditu, eta kolpeen artean erreminta lekuz aldatzen du, nahi dituen forma eta bolumenak lortzeko. (Argazkia JMI- 2002).

Pieza horiek guztiak dendan bertan saltzen ziren, edo bestela bestez ilar-dendetan. Bezero nagusiak hotelak izaten ziren, baita frantses bisitariak ere, erosketa eta bestelakoak Donostian egiten zituztenak, bertan dena merkeagoa baitzen.

1960ko hamarkadatik aurrera, zilarginen artisau-lana lantegi espezializatuekin lehia jasaten hasi zen. Horren ondorioz, Satostegi zilar-lantegia kooperatiba bihurtu behar izan zen 1981ean. Lantegia jardunean mantendu bazen ere, langile kopurua nabarmen gutxitu behar izan zen, eta 1986an 13 bakarrik izatera pasa zen.

1970-80 aldera, Satostegi lantegian hainbat zaharberritze lan ere egin ziren, besteak beste Donostiako Urgull mendiko elizako santutegia, Jaca eta Biescaseko hainbat gurutze (XVII. mendekoak), edo Azpeitiko basilikan dagoen Loiolako San Inazioren irudia.

Gaur egun, Sucesores de Satostegui izenpean, hiru artisauk jarraitzen dute jardunean, Donostiako Urbietak aleko 60. zenbakian. Dagoeneko zilarrezko piezarik egiten ez duten arren, hondatuta dauden tresnak konpontzen dituzte, esaterako, piezaren bat faltan duten argimutilak, erretiluak, kafe-jokoak eta antzekoak. Horrez gain, zilarrezko piezak ere saltzen dituzte bertan, nahiz eta horiek seriean fabrikatzen dituzten lantegietakoak izan, eta beren lantegiak horiekin ezin duen lehiatu.