Bukaerako muntaia

Armazoia, oihala eta kirtena elkartzea, oro har "aterkia fabrikatzea" esaten zaiona, usadioz hiriguneetan egin izan den jarduera izan da. Espainia osoan 200 baino gehiago izatera iritsi ziren, baina bate zere Katalunian izan zuen garrantzia jarduera horrek.

Gipuzkoan frantsesak izan ziren jarduera horretan: Lehen Mundu Gerran (1914-1918) Donostiara iritsi ziren eta bertan hasi ziren aterkiak egiten. Geroago, donostiarrak hasi ziren jarduera horretan. Gaur egun, aterkiaren osagai ezberdinen izenek jatorri frantsesa dute argi eta garbi. Oñatin, Garay lantegiaren babesean, sei lantegi izatera iritsi ziren.

Aterki fabrikatzaileak”, XX. mende erdialdera arte, erabilitako material gehiena inportatu egiten zuten. Besteak beste kotoia (Ingalaterratik), zeta naturala eta nahastua edo familiakoa (Italiatik). Duela lau edo bost hamarkada, produktu horiek Espainian bertan erosten hasi ziren. 1920ko hamarkada erdialdera, Oñatiko Garay lantegian, armazoi ekoizpena finkatu zenean, inportazioak ordezkatzea lortu zen. Material sintetikoak, besteak beste nylona, azaldu zirenean, aldaketa handiak ekarri zituzten.

Oihalak hiruki forman mozten ziren, behar zen tamainan. Horretarako, oihala mahai gainean zabaltzen zen (gehienetan 5 x 0,95 cm-koa), eta kirtendun ereduak jarraituz (egurrezkoak erabilienak, eta besteak, kartoizkoak), guraizeekin mozten zen. Jarraian, oihal puskak josteko makinarekin lotzen ziren. Josteko makina horiek tolesturak egiteko tresna izaten zuten, eta pedal bidez eragiten ziren.

eguzkitakoak, itzalkinak eta aterkiak XX. mende hasieran, dirudunek eguzkitakoak, itzalkinak eta aterkiak erabiltzen zituzten.

Ondoren, aterkigileen hizkeran, “ipurdia egitea” esaten dena egiten zen; hau da, eskuz oihal guztiak lotu eta kanaberara (tringlara, burdinazkoa bada) lotzea. Jarraian, kapitoak josten ziren, hau da, jostura bukaerak hagaxka ertzetara josten ziren.

Hurrengo eragiketa, "armatzea” esaten zitzaiona zen. Oihala hagaxka guztietara lotzen zen, horrela kosturak hagaxken gainean lotuta geratzeko. Giltzadura bakoitzean brida bat jartzen zitzaion, hau da, oihal puska bat errefortzu gisa, hagaxkak babesteko. Ondoren mototsa, oihal zurtu puska bat, jartzen zen aterki erdian, kanabera inguratuz. Jarraian, metalezko txapela jartzen zitzaion aterkiari. Pieza hori kanabera puntan jartzen zen, eta oihala eutsi eta ura sartzea ekiditeaz agin, apaindura ere bazen. Halaber, aterkia itxita dagoenean, oihala biltzeko zinta ere jartzen zitzaion. Aipatzekoa da, azken pauso horiek batez ere eskuz egiten zirela.

Kirtena (erositakoa), kalitate, mota eta kolore ezberdinetakoa, lehenbizi zulatu, kanaberan sartu eta ondoren kolarekin itsasten zen.

Muntaia, kirtena eta metalezko txapela jartzea kenduta, lantegian bertan egiten zen. Hala ere, ohikoa izaten zen lan hori etxean egitea, josteko makinekin. Horretarako, behar zituzten material guztiak ematen zitzaizkien langileei. Amaitutako aterkiak lantegira eramaten zituztenean, xehetasun handiz aztertzen ziren, itundutako baldintzak betetzen zituztela egiaztatzeko.

1960ko hamarkadan, artisau-lantegi batean urteko 100.000 aterki egitera iristen ziren, betiere modelo eta kolore ezberdinetakoak.