Teilen sinbolismoa

Askok eta askok, bereziki Jose Miel Barandiaranek, teilei buruzko sinismen herrikoiak aztertu izan dituzte.

Besteak beste aipatzen zuten, emakumeek, erditu ondoren, ezin zutela etxetik atera elizan sarrera egin arte, hau da, umea aurkeztu eta araztu arte. Edozein arrazoi zela eta, etxetik atera behar zuen (larrialdi bat zela eta, edo baratzera joan behar bazuen eta abar), teila bat jartzen zuen buru gainean, horrela etxe barruan jarraitzen baitzuen.

Teilak ondasun edo jabetzaren ikur era baziren (teilapean dagoenak jabea du). Horrek azaltzen du herri-lurretako araudiek zergatik debekatzen zuten artzainen bordak teilekin estaltzea. Izan ere, artzainek txabola haien usufruktu edo gozamena aldi baterako bakarrik izaten zuten.

Halaber, haurrak bataiatu gabe hiltzen zirenean, etxeko teilatu-hegal azpian lurperatzen ziren, horrela, teilapean, etxe barnean gertatzen zirela uste baitzen, eta hilobiaren gainean erotzen zen euri-ura, teilen gainetik pasa ondoren, bedeinkatua zela.

Ermita eta bestelako eraikin askotan, teiletan arao nahiz ikurrak markatzen ziren eraikinak hondamenetik babesteko. Oraindik ere, gure baserrietako horma askotan tonalitate ezberdinetako adreiluekin egindako gurutzeak ikus daitezke.

Teilak egiteko egin beharreko hainbat eragiketaTeilak egiteko egin beharreko hainbat eragiketa (The Forgotten Household Crafts, John Seymour).