Enpresak sortzea eta garatzea

Cintruenigon alabastroa eraldatzeko industria sortzea berez ez da gauza bitxia, beste hainbat jardueratan antzeko garapena eman baita, Gipuzkoako Deba Beherean metalak lantzeko makina-erremintak egiteko industrian esaterako. Kasu horietan guztietan, artikulu batzuk produzitzeko oinarrizko lanbideak ezagutzen zituen pertsona bat horiek fabrikatzen hasten da. Epe luzeago edo motzago batean kontratatuak dituen langileek ere lanbidea ikasi eta beren kontura hasten dira tailer edo enpresa berriak sortuta.

AlabastroaHarrobietatik ateratako eta bertan ebakitako alabastroa, eraldatu baino lehen biltegian sartua (Carmelo Urdangarin 07/2001).

Hala eta guztiz ere, deigarria da oso alabastroa eraldatzen espezializatutako industria Cintruenigon sortu eta garatzea; izan ere, bertan ez dago oinarrizkoa den lehengaia, alabastroa alegia. Eskarmentu falta eta azpiegitura industrialik ez izateak ere eragozpen handiak izan ziren.

Nafarroako herri horretan Antonio de Juan Garcia izan zen lehenengo tailerra martxan jarri zuena. Alacanteko artisau geldigaitz honek alabastroa eraldatzeko lanbideak ezagutzen zituen (dirudienez Frantzian ikasi zituen). XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadaren bukaera aldera Araceli Alduan "cirgonera"rekin ezkondu zen eta tailerra ireki zuen. Negozioarekin bere seme Enriquek jarraitu zuen. Haiekin lanean aritu ziren gazteek lanbidea ikasi zuten eta pixkanaka beregain hasi ziren lanean. Horrela, herrian hogeita hamarretik gora enpresa sortu ziren.

Jarduera industrialen garapenean gertatu ohi denaren kontra, alabastroa eraldatzeko industria oso gutxi hedatu da inguruko herrietara. Jarduera honetan espezializatutako hamabost enpresetatik bi baino ez dira kokatzen Fitero eta Corellan. Kopuru txikiago bat alabastrinarekin aritzen da lanean.

Txantiloia eta esku erremintakTxantiloia eta esku erremintak, alabastroa torneatzeko erabiliak (C.U. 07/2001).

Justo NavascuésJusto Navascués, Alabastros Aljunan (CU 2001/07).