Toberagile: 400 urte jarduera industrialean

Urrestillako (Azpeitia) Toberagile, Toberakile edo Toalle errota eta baserria izan daiteke XVI. mendean, edo behar bada lehenago hasi zen jarduera industrial baten biziraupen eta jarraipenaren adibide argi bat, hainbat gorabehera eta leku aldaketa jasan arren gure garaietaraino iritsi den adibidea.

Gaur egun, Urrestillako etxe batek eta funtzionamenduan dagoen errota batek osatutako multzoari deitzen zaio Toberagile. Ibaieder ibaiaren ezkerreko aldeko burdinola zahar baten arrasto nabarmenen gainean eraikia dago. Ibai horretako urarekin mugitu izan dute errotako makineria. Burdinola horren garai bateko izena Antxieta zen, familia hori baitzen jabea, eta izen bereko etxetik 200 metro ingurura kokatua dago.

Toberagile edo Toalle errotaToberagile edo Toalle errota gaur egun. Aurrean ura eramateko ubidea. (Argazkia J.M.I. 02-urr.).

Toberagile edo Toalle errotaToberegileren egungo beste irudi bat. Azpian mailua eta bestelako tresnak mugitzeko erabiltzen zituzten harriak kokatzen zituzten zulo hidraulikoa. Eskuinean tailerraren ormak. Eraikin zuria garai bateko burdinolaren gainean eraikitako errota da. (Argazkia J.M.I. 02-urr.).