Lehenengo aipamenak

Toberagileri buruzko lehenengo aipamenak Luis Miguel Díez de Salazarrek ematen dizkigu bere Ferrerías Guipúzcoanas liburuan. 1568ko agiri bat aipatzen du eta han “bi burdinola, handiagoa eta txikiagoa” aipatzen dira, baina ez da argi gelditzen berriak diren edo aurreko instalazio batzuen berreraikuntza den. 1591 urtean jardunean ari zela  eta bertako olagizona Pedro de Ubillos zela ere adierazten digu. Jaun horri presa eta hauspoak bahituko zaizkio 3.500 dozena ferra egiteko sinatutako kontratua ez betetzeagatik.

ToberagileToberagile multzoa gaur egun dagoen bezala. (Yulen Zabaletaren marrazkia).

1617an hango olagizona Juan Pérez de Altuna zen, eta idazleak dioenez, horrek baimena eskatu zuen Aldabako (Tolosa) mendietan zituen ikatzak gurdietan Urrestillaraino eramateko, izan ere lurraldeko ordenantzak debekatu egiten zuen ferratutako gurdiak errepideetan ibiltzea, eta eskatzaileak sortu zitzakeen kalteak konpontzeko konpromisoa hartu zuen.

Era berean, badakigu 1625ean burdinola jardunean ari zela eta  gabi bat ere jarri ziotela, eta dirudienez, XVIII. mendean behintzat kobrea lantzen zela. Espezializazio berri hau izango da bere ezaugarri nagusia etorkizunean, eta jarduerak jarraitzeko kate-begi garrantzitsua suposatuko du.

Azkue burdinolaren barneaAzkue burdinolaren barnea, “la Mayor”, Ibarran 1917an. Pertzagile mailukariak, mailu-buruaren aldamenean eserita, bere eskuekin tenaza batzuk erabiliz kobrezko ontzia eusten du eta kolpetik kolpera mugitu egingo du, nahi den itxura eman arte. (Kutxaren foto-teka. Marin Fondoa).