Pertzak egiteko lanbidea

Pertzak metalezko ontziak ziren, ahal izanez gero kobrezkoak, handiak eta borobilak, bere barnean jarritako elikagai guztiak berotu eta egosteko erabiltzen ziren, eta bere erabilera ohikoa zen etxeetako su baxu guztietan.

Ezinbestekoak ziren su baxu guztietan. Gutxienez, pertza nagusi bat izaten zen eta, gehienetan hainbat tamaina eta erabilera ezberdin zituzten beste batzuk ere izaten ziren.

Ez dugu ezagutzen horiek egiteko artisauen lana, baina Lapeirarrak ziren gure herrialdean horiek egiten zituztenak. Dena den, horiek egiteko zenbait pausu oso ondo adieraziak ageri dira, honi erantsi dizkiogun hiru argazkietan. 1917an hartutakoak dira, eta Azkueko burdinolakoak dira, Ibarrako “handiena”, Pertzola izenarekin ere ezaguna zen, eta kobrezko pertzak egiten espezializatua zegoen.

Bernagoitiako (Bizkaia) pertzagileakBernagoitiako (Bizkaia) pertzagileak. Pertzak eskuko mailuekin kolpatzen. Horretarako, pertza zoruan sartutako altzairuzko ingude bertikal estu baten gainean ipintzen dute, irudiaren beheko ertzean ikusten dugun bezalakoxea. (Argazkia Banco Vizcayaren Finantza Aldizkaria).

Argazkietan ikusten ditugun lan eginkizunak eta instalazioak Navafriako (Segovia) gabian erabilitakoen oso antzekoak dira. Navafriakoa gurpil hidrauliko baten bidez mugitzen zen eta tresna horiek (pertzak) metodo tradizionalak erabiliz egiten ziren XX. mendeko azken hamarkada arte, eta gaur egun oraindik ere funtzionamendurako primeran mantentzen da.

Lanbidea deskribapena egiteko bi iturrietan oinarrituko gara osagarriak diruditen eta.

Prozedura hasteko txatarra zatiak urtzen zituzten, mota guztietako kobrea erabiltzen zuten. Zeramikaz egindako arragoa batean urtzen zuten eta txandakatuak jartzen zituzten ikatz begetala eta metala. Kobrea urtzea lortutakoan eta galdaragilek, esperientziaren fruituaren ondorioz, egoki irizten dion tenperatura batean, kolorea ikusiz jakiten zuen hori, eta helduleku luze bat zuen burruntzali bat erabiliz, eskuz, likidoa ateratzen zuen, eta buztin errefraktarioz egindako molde batzuetan botatzen zuen, hor gogortzen zen bitartean kasko itxura hori hartuko du. Tamaina aldatu egiten zen lortu beharreko pertzen pisuaren arabera. (txikienek 10 eta 12 zentimetro bitarteko diametroa zuten).

Kobre puskak bero daudela, tenaza batzuk erabiliz hartzen ziren eta mailu hidraulikora eramaten zituzten. Hor ingude bat izaten zen, horren gainazala konkaboa izaten zen, eta galdaragile mailukariak, mazoaren ondoan aulkian eserita, kobrezko pieza beroak tenaza batzuen bidez eutsiko ditu bere oinen parean mailuaren azpian, eta etengabe kolpeka ekingo dio, alde batetik bestera apurka-apurka mugitzen duen bitartean, forma egokia eman arte.

Pertzagilea kobrea galdatzen Toberagileko labeanPertzagilea kobrea galdatzen Toberagileko labean. (Yulen Zabaletaren marrazkia).

Horren ondorioz pieza mehetu egiten zen eta horren zabalera handitu egiten zen, eta, kolpeka-kolpeka, pertzek izaten duten ohiko forma hartzen zuen. Horixe da argazkietako batean argi eta garbi ikusten den irudia.

Xaflak gutxieneko lodiera bat hartzen zuenean, kolpeen eraginez hautsi ez zedin, lehenengo pertzean tamaina bereko beste bat sartzen zen, eta mailukaria bi pertzak mehetzen aritzen zen eta batera itxuraldatzen zituen. Lan hau behin eta berriro egiten zen, pieza multzoaren lodiera mehetzen joaten zen neurrian, eta 9 pertzeko multzoa lantzera ere iritsi ohi ziren. Azkenean kolpe multzoaren ondorioz pertza bakoitza 1,5 mm-ko lodiera izatera iristen zen.

Mailukari lanbideak ontzia tenazekin mugitzeko trebetasuna eta esperientzia eskatzen zituen. Lan egiteko mantendu behar zuen gorpuzkerak, egin behar zuen indarrak eta inguruko giroak lana bereziki gogorra egiten zuten.

Ematen zitzaizkion kolpeek sortzen zizkion deformazioen ondorioz kobrea gogortzen joaten zen, beraz, beharrezkoa zen berregostea, horretarako sutan berotzen zen bere erresistentzia jaisteko eta era egokian landu ahal izateko. Lan honetan ikusten dugu bigarren galdaragile, bere tenazekin ontzia sutan mugitzen ari dela.

Ontzi multzoa lortutakoan, horiek egurrezko mazo batekin joaz bata bestearengandik banatzen ziren, eta “gogortasun maila” ematen zitzaien, horretarako sutan gori-gori jarri eta berehala ur hotzetan sartzen ziren.

Garbitu ondoren azkeneko forma ematera pasatzen ziren. Esku mailuekin kolpatzen zuten. Mailu horrek makina hidraulikoak sortutako okerreko deformazioak zuzentzen zituen, eta era berean, azalera guztian kolpeen arrasto hain ezaguna uzten zuen.

Pertza amaitzeko burdinazko uztai batekin inguratzen zuten, hori ere eskuz egina eta material bereko helduleku bat do gehiago jartzen zizkioten.

MailukariaMailukaria pertza bati forma ematen mailu hidraulikoa erabiliz.(Yulen Zabaletaren marrazkia).