Mezenas izan nahi dut!

 

Gipuzkoak tradizio handia du jarduera eta ekimen filantropikoei eta humanitarioei baliabide pribatuak emateko. Kultur mezenasgoak, ordea, bide luzea du egiteko, eta bide horretan zure ekarpena funtsezkoa da.


Proiektu artistikoak eta kulturalak babestuz, gure gizartearen kultura aberasten duzu eta, aldi berean, gure gizartearen ongizatea hobetzen duzu.

 

Zerga onurak

Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga pizgarriekin sustatzen du kultur mezenasgoa, hau da, interes sozialeko kultura proiektu edo jarduerei laguntza pribatua ematea, arlo hauekin lotuta:

a)    Zinematografia, ikus-entzunezko arteak eta multimedia arteak.
b)    Arte eszenikoak, musika, dantza, antzerkia eta zirkoa.
c)    Ikusizko arteak, arte plastikoak edo arte ederrak, argazkilaritza eta diseinua.
d)    Liburua, irakurketa, literatura argitalpenak eta argitalpen fonografiko eta zinematografikoak.
e)    Gipuzkoako kultur ondare material eta ez-materiala ikertu, dokumentatu, kontse-rbatu, zaharberritu, berreskuratu, zabaldu eta sustatzea.

 

Zer motatako ekarpenak egin ditzaket?

a)    Dohaintza eta legatuak: diruzkoak edo ez diruzkoak
b)    Euskal Kultura Ondareko higiezinak, artelanak eta ondasunak erabiltzeko maileguak edo komodatua.
c)    Enpresen arteko lankidetza hitzarmenak. Hitzarmen horietan, laguntzaren truke, kolaboratzailearen parte hartzea zabaltzeko konpromisoa hartzen du entitate kulturalak.

 

Zeintzuk dira zerga pizgarriak?

2/2019 Foru Aginduak, otsailaren 11koak, babestutako kultur mezenasgoa: Onura fiskalak izango dituzte Foru Arauan jasotako kultura alorreko irabazi asmorik gabeko erakundeei, pertsona fisikoei eta  beste entitate publiko batzuei egindako ekarpenak, interes sozialeko jarduerak edo programak garatzen dituztenean:

-    PFEZ: Zerga kuotaren ekarpen balioaren % 35eko kenkaria, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian aurreikusitako mugarekin.

-    IS:  Ekarpena gastu kengarritzat hartzeko aukera, eta, gainera, zergaren kuota likidoaren ekarpen balioari % 20a kentzeko aukera, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren araudian aurreikusitako mugarekin.

Adibide praktiko bat deskargatu

3/2004 Foru Arauak, apirilaren 7koak, babestutako mezenasgoa: Foru Aginduan jasotzen diren irabazirik gabeko entitateei eta gainerako entitateei emandako ekarpenak, kultur mezenasgotzat jotzen ez direnak, zerga onura hauen onuradun izan daitezke:

-    PFEZ: zerga kuotaren ekarpen balioaren % 20eko kenkaria, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian aurreikusitako mugarekin.

-     IS:  Ekarpena gastu kengarritzat hartzeko aukera

 

Mezenasgoko lehentasunezko jarduerak: era berean, apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak jasotzen duenaren  arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi bakoitzean mezenasgoko lehentasunezko jardueren zerrenda argitaratu ahal izango du dagokion Foru Dekretuaren bidez; jarduera horietarako ekarpen pribatuek zerga onura propioak izango dituzte.

Garrantzitsua:

•    Gogoratu zerga pizgarri horien onuradun izateko Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia aplikatzen zaion zergaduna izan behar zarela. Zure kasua ez bada, zure Zerga  Administrazioari kontsultatu beharko diozu.
•    Zerga pizgarri horiek aplikatzeko, ez ahaztu eskatzea dohaintza jasotzen duen entitateari edo pertsonari egindako ekarpena egiaztatzen duen ziurtagiria. Kontuan izan zerga pizgarriak bateraezinak direla beren artean.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, araudira jo dezakezu eta Arautegia atalean deskargatu.

 

Proiektuen katalogoa

Kultur mezenasgoaren babesle berriak bilatzen dituzten interes sozialeko hainbat kultur proiektu eta jarduera jaso ditugu gure web orrian.

 

Animatu zaitez eta lagundu horietako bati!